Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Esteban Landart

Esteban Landart

Irunen jaio zen. Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan piano ikasketak egin eta gero organo ikasketak burutu zituen Baionako Eskualdeko Kontserbatorio Nazionalean (Frantzia).

Ondoren, Lyongo Goi-mailako Kontserbatorioan Jean Boyer-ekin jarraitu zuen bere trebakuntza eta Goi-Mailako Musika Diploma Nazionala lortu zuen organo espezialitatean, “Très Bien à l’Unanimité du Jury” aipamenarekin. Lyongo CNSMen bertan prestakuntza pedagogikoko zikloa gauzatu zuen eta organoa irakastea ahalbidetuko zion Frantziako Errepublikaren Gaitasun Ziurtagiria eskuratu zuen.

Pedagogiaren, organogintzaren, interpretazioaren eta musika analisiaren alorreko ikerketa eta artikulu asko argitaratu ditu.

Bere pedagogia-lana bakarlari gisa daukan ibilbide aktiboarekin uztartzen du. Donostiako Elizbarrutiko Organoen eta Harmoniumen Mantentze  eta Zaharberritze Lanetarako Batzorde Teknikoko koordinatzailea da.

Bere errepertorioak garai eta estilo guztiak hartzen ditu barne, Codex Faenza-tik hasi eta Schönberg-en Bariazioetara, Cabezónetik Radulescu-ra, konpositore erromantiko eta sinfoniko handiak ahaztu gabe.

Gaur egun, organo irakaslea da Baionako C.R.R. Kontserbatorioan (Frantzia) eta Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian (Musikene).

X