Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Ana García Urcola

Ana García Urcola

Musikeneko irakaslea da 2003tik oposizio bidez, eta gaur egun piano-ikasgaiak irakasten ditu instrumentu-espezializazioetan eta hizkuntzaren pedagogian. Donostiako Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan goi-mailako musika-ikasketak burutu ondoren Parisera joan zen, Conservatoire du X. Arrondissement delakoan Marc Bensoussan irakaslearekin bere trebakuntza are gehiago sakontzera. Era berean, ahots-musikarekiko zeukan interesak bultzatuta, Yann Ollivo-ren errepentizazio eta akonpainamendu klasean sartu zen. Lehiaketa bidez, Frantzian irakasle gisa jardutea ahalbidetzen duen estatu mailako diploma eskuratu eta gero, Villejuif (Val-de-Marne) herriko udal-musika eskolan piano-irakasle plaza lortu zuen.

Artearen alorreko edozein lanbidetan jarduteko zeharkako trebakuntza erabat garrantzitsua dela sinesten zuenez, gizartearen, politikaren eta kulturaren arteko harremanen esparrua ikertu zuen, eta Musikaren Historia Sozialean doktore titulua eskuratu zuen 2017an, Deustuko Unibertsitatean. Egun, ikerketa-lanarekin uztartzen du errepertorio liriko frantsesean aditua den pianista laguntzaile gisa gauzatzen duen bere jarduera artistikoa. Halaber, Scherzo aldizkariko ohiko kolaboratzailea da.

X