Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Aitzol Iturriagagoitia

Aitzol Iturriagagoitia

1975ean jaio zen, Eibarren (Euskal Herria). Zakhar Bronekin ikasi zuen Madrilgo Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan, eta Kolja Lessingekin Leipzigeko Musikhochschulen, Ingolf Turbanekin Stuttgarten eta Hatto Beyerlerekin Hannoverren.

Lublingo Henryk Wieniawski eta European Broadcasting Union biolin-lehiaketetan saritu dute.

Bakarlari gisa aritu da Dominikar Errepublikako Orkestra Nazionalarekin, Vogtland Philarmonierekin, Mittelsächsischen Philharmonierekin, Euskadiko Gazte Orkestrarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Reina Sofia Ganbera Orkestrarekin, Lord Yehudi Menuhin-en zuzendaritzapean eta Lorin Maazulekin batera.

Christian Zacharias, Gidon Kremer, Heinz Holliger, José Luis Estellés, Asier Polo, Gerald Fauth, Frithjof Martin Grabner, Vladimir Mendelssohn, Jean-Francois Heisser, Mariana Sirbu, Marie-Elisabeth Hecker, Edicson Ruiz, Giovanni Bellucci, Kolja Lessing, Andoni Mercero, Marta Zabaleta, Mate Bekavac, Martin Spangenberg, Christian Pohl, David Apellaniz, Luis Fernando Pérez eta Enrique Bagaria artistekin partekatu du agertokia.

Enrique Bagaría pianistarekin batera, Debussy, Janacek eta Straussen biolin eta pianorako sonatak biltzen dituen CDa aurkeztu zuen 2019an, eta 2020an “Fin du Temps” IBS Classicsen, Messiaen eta Takemitsuren lanekin.

Aitzol Iturriagagoitia Hari Laukoteko irakasle izan zen Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian eta Leipzigeko HfMT Felix Mendelssohn Bartholdy-n. Eskola magistralak ematen ditu Latinoamerikan, Asian eta Espainian, eta, gaur egun, bakarlari eta ganbera-musikari gisa egiten duen lana eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian biolin irakasle gisa egiten duen lana uztartzen ditu

X