Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE JAZZ ASTEA

MUSIKENE JAZZ ASTEA

Musikeneko jazza Donostiako bizilagun eta musikazaleei zabaltzeko asmoz, ikastegiko Jazz Sailak bi asteko kontzertuak antolatu ditu gure eraikineko beheko solairuan, kalean bertan, gure jazz ikasleen askotariko emanaldiez gozatu ahal izateko,

JAZZ ASTEA I : urtarrilaren 15etik 18ra

Lehen Jazz Asteak Musikeneko Jazz Saileko 9 espezialitateetako kontzertuak ditu ardatz (ahotsa, tronpeta, saxofoiak, tronboia, gitarra, pianoa, baxu elektrikoak, bateriak…). Jarduera horietan, arreta musikari bakoitzaren tresna-bertuteetan jartzen da.

JAZZ ASTEA II: urtarrilaren 22tik 25era

Bigarren Jazz Asteak Musikeneko Jazz Saileko taldeetan egindako lana erakutsiko digu. Hainbat errepertorio dituzten Konbo eta Talde Espezifikoak, gure ikasleen bizitza akademikoaren erakusleiho izaten saiatzen direnak, baita jada oso gertu duten etorkizuneko Jazzaren eta Musika Inprobisatuen etorkizunaren erakusleiho ere.

Programa osoa hemen 

 

X