Jarrai Gaitzazu

Home  /  Kontzertuak   /  Gustavo Díaz-Jerezen kontzertua

Gustavo Díaz-Jerezen kontzertua

Musikeneko Irakasleen III zikloa datorren asteazkenean itxiko da, hilak 26, Gustavo Díaz-Jerezen piano errezital batekin. Emanaldiak sarrera librea izango du eta Musikeneko auditoriumean egingo da 20.00etan. Albénizen La Alhambra suitearen La Vega, Scriabinen 6. Sonata, op.62, Gustavo Díaz-Jerezek berak konposatutako Hiru Metaludio eta Fallaren Fantasía Baetica entzuteko aukera izango dugu. Kontzertua doakoa izango da. Gonbidapenak Musikenen bertan egongo dira eskura kontzertua hasi baino ordu bete lehenagotik.

X