Jarrai Gaitzazu

JAZZ MASTERCLASSA

22Abr00:00JAZZ MASTERCLASSACHANO DOMÍNGUEZ

Detalles del evento

Irakaslea: CHANO DOMÍNGUEZ

Chano Dominguez pianista eta konpositoreak ospe handiko eta maila goreneko musikariekin kolaboratu du, hala nola Paco de Lucía, Wynton Marsalis eta Herbie Hancockekin.
Nazioartean aitortua den flamenco-jazzaren historiako erreferente ezabaezinetako bat da. Horrez gain, masterclassetan eta egonaldietan hezitzaile lanak egiten ditu; jarduera horrek New Yorkeko Juilliard Schoolera eta Washingtongo Unibertsitatera ere eraman du, bere pasioa eta esperientzia mundu osoko musikari gazteekin partekatuz.
Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Musika Garaikideen Sari Nazionala jaso zuen 2020an. Era berean, bitan izendatu dute Grammy sarietarako ‘Latindar Jazz/Jazz Album Onena’ kategorian, 2013an eta 2023an.
Bere ibilbide luzean zehar lagun izan dituen beste artista nabarmen batzuk hauek dira: Martirio, Jorge Pardo, Javier Colina, Guillermo McGill, Enrique Morente, George Mraz, Jeff Ballard, Niño Josele, WDR Big Band…
Artista karismatikoa, estilo baten sortzailea, bilaketa harmonikoan sutsua, erritmoan indartsua eta melodietan gutxik bezala amesten dakiena.

 

Horarios

22 Abril, 2027 00:00(GMT+02:00)

Ubicación

Musikene

Otros eventos