Jarrai Gaitzazu

"Epistolario Manuel de Falla-Ignacio Zuloaga"ren AURKEZPENA

27may19:00"Epistolario Manuel de Falla-Ignacio Zuloaga"ren AURKEZPENA

Detalles del evento

“Epistolario Manuel de Falla-Ignacio Zuloaga” hitzaldia

Manuel de Falla (1876-1946) eta Ignacio Zuloagak (1870-1945) adiskidetasun luze eta oparoa izan zuten bizitza osoan zehar. XIX. eta XX. mendeen artean, biek ikuspuntu bera izan zuten beren garaiko artearen aurrean, oin bat tradizioan eta bestea abangoardian jarrita, eta horrek euren harremana gorenera eraman zuen. Arte-proiektuak, bidai pertsonalak, zalantza existentzialak edota kezka arruntak konfiantza osoz azaltzen dira 33 urtetan zehar (1913-1946), bi sortzaileen arteko korrespondentzia-bilduma osatzen duten 250 dokumentuetan.

PROGRAMA

  • Granadako Manuel de Falla Artxiboko Elena García de Paredes eta Ignacio Zuloagaren  hitzaldia.
  • Álvaro Floresek moderatutako mahai-ingurua.
  • Kontzertua: Clara Casado, pianoa eta Ainhoa Izagirre, sopranoa
    • El paño moruno, de las 7 canciones españolas (ahotsa eta pianoa)
    • Preludios: Madre todas las noches (ahotsa eta pianoa)
    • Fantasía Bética (pianoa)

Sarrera librea eta doakoa lekua bete arte

Horarios

27 mayo, 2026 19:00(GMT+02:00)

Ubicación

Musikene

Otros eventos