Jarrai Gaitzazu

Febrero, 2024

24Feb19:00DISZIPLINARTEKO PROIEKTUEN SORKUNTZA KONTZERTUAMaría Eugenia Luc, irakaslea

more

Detalles del evento

María Eugenia Luc, irakaslea

Musika Interpretazioko Masterreko ikasleek, Musika Garaikidearen Sorkuntza Masterreko ikasleekin batera, indarrak batzen dituzte diziplina arteko doako kontzertu bat eskaintzeko otsailaren 24ean, larunbata, 19:00etan, Musikeneko auditoriumean.

Kontzertua Mª Eugenia Luc irakasleak “Diziplinarteko sorkuntza proiektuak” ikasgaian emandako lanaren emaitza da. Ikasleek, 7 proiekturen bidez, arte-diziplinen eta musikaren arteko harremanak aztertzeko eta diseinatzeko gai direla erakutsiko dute, baita musika-sorkuntzaren eta -interpretazioaren arloko diziplina anitzeko ikuspegitik musika-berrikuntzako proiektuak garatzeko gai direla ere.

Kontzertua librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

Horarios

(Sábado) 19:00

Ubicación

Musikene

X