Jarrai Gaitzazu

Home  /  Bideozaintza

Bideozaintza:

Musikeneren lantokira sartzen diren pertsonei zuzendutako datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa:

 

Datu Pertsonalen Babesari buruzko araudian xedatutakoaren arabera, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatuak (aurrerantzean, MUSIKENE), tratamenduaren arduraduna den aldetik (IFZ: G20738423), hau jakinarazten dizu:

  1. Helburua. Musikenek bideozaintzako kamerak ditu Europa Plaza, 2, 20018, Donostia (Gipuzkoa). Bideozaintza-sistemak kamerek hartutako irudiak erreproduzitu eta grabatzen ditu. Zure irudia, beraz, “Bideozaintza” izeneko Tratamendu Sisteman sar daiteke. Horren helburuak honako hauek dira: ondasun eta instalazioen (ikasleen, langileen, laguntzaileen, bisitarien, hirugarrenen, etab.) segurtasuna kudeatzea, Musikeneren instalazioetako sarbidea kontrolatzea, Musikenen sor daitezkeen gorabeherak behar bezala kudeatzea, eta langileen, laguntzaileen, hornitzaileen eta hirugarrenen jardun profesional zuzenaren eta lan- eta kontratu-betebeharrak betetzearen jarraipena eta kontrola egitea.Berariaz jakinarazten da irudiak erabili ahal izango direla delitu, falta, arau- edo kontratu-urratze edo laneko edo beste mota bateko falta diren ekintzak detektatzeko, frogatzeko, salatzeko eta, hala badagokio, zigortzeko, une bakoitzean indarrean dagoen legediaren edo Musikeneren funtzionamendurako barne-arauen arabera.
  2. Konfidentzialtasuna. Musikene erabat konprometituta dago datuen babesari buruzko araudia betetzearekin. Zure datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira. Musikeneren bideozaintza-sistemaren irudiak Musikenek berak baino ez ditu gainbegiratuko, eta ez dira erakutsiko, ezta hirugarrenei lagako ere, gaian eskumena duten agintariek (adibidez, Ertzainak edo Justizia Administrazioak) eskaera formalik egin ezean.
  3.  Kontserbazioa. Bideozaintza-sistematik eratorritako irudiak legez ezarritako 30 eguneko gehieneko epean gordeko dira, eta, epe horren ondoren, suntsitu egingo dira, haien konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak aplikatuz. Irudiak salaketaren, ikerketaren, Justizia Administrazioaren aurreko ekintzaren eta abarren froga badira, Tratamenduaren Erantzuleak eskatuta edo ez, agintaritza judizialek edo dagokion legeriak ezarritako epeetan gordeko dira.
  4. Legitimazioa. Hauek dira deskribatutako datu-tratamenduetarako oinarri juridikoak, datuen babesari buruzko araudian ezarritako baldintzetan:
    1. interes publikoko eginkizun bat betetzea, pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasunari dagokionez (DBEOren 6.1.e artikulua);
    2. Tratamenduaren Erantzulearen interes legitimoa, instalazioetarako sarbide-kontrolari eta fundazioan sor daitezkeen gorabeheren kudeaketari dagokienez (DBEOren 6.1.f artikulua);
    3. ikasleek, langileek, hornitzaileek eta laguntzaileek Tratamenduaren Erantzulearekin duten kontratu-harremana behar bezala gauzatzea (DBEOren 6.1.b artikulua);
    4. Tratamenduaren Erantzuleak legezko betebeharrak betetzea, adibidez, gaian eskumena duten agintariei datuak borondatez edo nahitaez komunikatzen zaizkienean (DBEOren 6.1.c artikulua)
  5. Eskubideak. Datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu, lekualdatu, tratamendua mugatu, eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak edonoiz baliatu ditzakezu, baita bestelako edozein eskaera egin ere, eta horretarako Musikene-ri idatziz zuzendu beharko duzu helbide honetara: Europa Plaza, 2, 20018 Donostia (Gipuzkoa), edo datuen.babesa@musikene.eus posta elektroniko helbidera. Eskaerak erantsita eraman beharko du eskatzailearen identitatea egiaztatzeko dokumentu baten kopia.
  6. Eskaeren ebazpenekin ados ez bazaude edo kexaren bat jarri nahi baduzu, Datuak Babesteko Bulegora jo dezakezu (www.aepd.es).

 

X