JARDUERA
Abendua, 2025
- Event Name
Asth
Astr
Astz
Ost
Ost
Lar
Iga
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
05Abe(Abe 5)00:000800:00DURANGOKO AZOKAKulturaren jaialdia

EKITALDIAREN ZEHAZTASUNAK
MUSIKENE LEHEN ALDIZ DURANGOKO AZOKAN Lehen aldiz parte hartuko du stand propioarekin Durangoko Azokaren 60.edizioan Azken urteotan, Musikenek ekoizpen editorial eta diskografiko handia garatu du, bere jardun akademiko, ikertzaile eta artistikoaren emaitza
more
EKITALDIAREN ZEHAZTASUNAK
MUSIKENE LEHEN ALDIZ DURANGOKO AZOKAN
Lehen aldiz parte hartuko du stand propioarekin Durangoko Azokaren 60.edizioan
Azken urteotan, Musikenek ekoizpen editorial eta diskografiko handia garatu du, bere jardun akademiko, ikertzaile eta artistikoaren emaitza gisa, bai musika klasikoaren arloan, bai musika modernoaren eta euskal musika tradizionalaren arloan. Lan horiei beste hainbat proiektu gehitu behar zaizkie, Eresbil – Euskal Musikaren Artxiboa– eta EHUk bezalako erakundeekin elkarlanean gauzatuak, zentroak ikerketarekin, sorkuntzarekin eta musika-ondarearen hedapenarekin duen konpromisoa agerian utziz.
Lehen aldiz, liburu, disko eta aldizkari hauek guztiak herritarren eskura egongo dira Durangoko Azokan, Euskal Herriko kultura-gune garrantzitsuenean Musikeneren presentzia sendotuz. Ekimen hau urrats erabakigarria da publiko orokorrari eta euskal gizarteari ikastegian sortzen den ezagutza hurbiltzeko, bere jardun artistiko eta ikertzailea partekatzeko, eta musika eta kulturaren sustapena indartzeko, ikuspegi ireki eta parte-hartzaile batetik abiatuta.
Abenduaren 5etik 8ra, Durangoko Azokaren 60. edizioa izango da Durangon. Hitzordu historiko honek 175 parte-hartzaileren 285 stand bilduko ditu, esta 1.026 kultur nobedade aurkeztuko ditu, besteak beste, liburuak, musika ekoizpenak, aldizkariak eta bestelako formatuak.
Informazio gehiago hemen
ORDUTEGIAK
5 (Ostirala) 00:00 - 8 (Astelehena) 00:00
KOKAPENA
DURANGO. Durangoko Azoka