Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  BIOLIN MASTER IKASKETA SARRERA PROBAK ETA LEHIEKETAK PRESTATZEKO ESPEZIALIZAZIOA

BIOLIN MASTER IKASKETA SARRERA PROBAK ETA LEHIEKETAK PRESTATZEKO ESPEZIALIZAZIOA

IRAKASLEA: AITZOL ITURRIAGAGOITIA

Azalpena

Goi mailako titulua izanik garapen tekniko eta musikalari jarraipena eman nahi dioten biolinista guztientzat egokia da ikastaro hau, musikari eta interpretatzailearen osoko formazioan sakonduko baita Estatuan edo atzerrian egingo diren masterren sarrera probak edo lehiaketak prestatzeko helburuz, edo soilik eboluzioari jarraipena emateko eta gaitasun pertsonal eta artistikoak zabaltzen jarraitzeko helburuz.

Irakasle eta ikaslearen artean aukeratuko da ikastaroan landuko den errepertorioa, egin nahi duen sarrera proba edo lehiaketa prestatzeko egokia izango dena. Alderdi teknikoak eta musikalak landuko dira obrak egoki menderatzeko, eta aldi berean estilo ezberdinen interpretazioan sakonduko da.

Irakasleak aholkuak emango ditu erlaxazio tekniken, prestakuntza mentalaren eta presentzia eszenikoaren inguruan.

Guzti hau entzunaldien laguntzaz egingo da, bideoan grabatuz ondoren ikaslearekin ebaluazioa egin ahal izateko.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.

Egutegia

Irakasle eta ikasleak adostuko dute bakoitzaren aukeren arabera.

Ikastaroaren lan-egitasmoa: Aitzol Iturriagagoitiarekin 15 biolin eskola ordu bakarka eta 5 orduko lana pianista laguntzailearekin ikastaro amaierako emanaldia prestatzeko.

Prezioa: 2650€

X