Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  PIANISTA ERREPERTORISTENTZAT AKONPAINAMENDU BOKALA

PIANISTA ERREPERTORISTENTZAT AKONPAINAMENDU BOKALA

IRAKASLEA: MACIEJ PIKULSKI

Maciej Pikulskik kontzertuak eman ditu bost kontinenteetako 300dik gora aretotan, bakarlari, ganbera musikari edo nazioarteko ospea duten abeslarien laguntzaile modura.

Bere ibilbidean profesionalean Renée Fleming, Natalie Dessay, Diana Damrau, Thomas Hampson, María Bayo, Felicity Lott, José van Dam, Luca Pisaroni, Patricia Petibon, Sumi Jo edo Anna Caterina Antonacci bezalako abeslarien laguntzaile izan da.

Hirutan egin ditu kontzertuak New Yorkeko Carnegie Hall aretoan, Parisko Pleyel aretoan eta Londongo Barbican Hall aretoan, eta hamar CD grabatu ditu.

Bakarlari modura errepertorioaren kontzertu handiak interpretatu ditu Frantziako, Britania Handiko, Belgikako, Errumaniako, Italiako, Poloniako eta Brasilgo orkestrekin.

Nazioarteko prentsak bere gaitasuna goraipatu izan du, bereziki azpimarratuz bere “sentikortasun poetikoa” (Globe and Maila, Toronto), “teknika boteretsua” (New Yor Times), “musikari nabarmena” (Le Figaro) eta “pianista bikaina” (Corriere de la Sera) bezalakoak.

AZALPENA

Abeslarien errepertorista baten berezko errepertorioan sakontzea: Lieder, Opera, Zartzuela eta Oratorioa. Ematen den errepertorioaren interpretazioaren eta musika estilo bakoitzaren berezko ezaugarriak aztertzea, bai eta obra horien euskarri espresibo diren testuak ere, eta hizkuntza alemaniar eta frantsesaren ahoskera eta fonetika.

Landuko diren obrek eskatzen duten akonpainamenduan piano-teknika eta “kolore” ezberdinak sortzeko gaitasuna hobetzea, errepertorista baten zereginean ezinbesteko aberastasuna baitira.

Bat-bateko irakurketa garatu eta hobetzea, ikasleak hala eskatuz gero beste tonalitate batzuetara garraiatzea edo orkestra partiturak murriztea ere barne hartuz.

Desarrollo y perfeccionamiento de la lectura a primera vista, pudiendo incluirse a petición del alumno el transporte a otras tonalidades o reducción de partituras de orquesta.

Coatching bokala ikastea, ikasleak alderdi hori garatzeko interesa badu.

EGUTEGIA

20 eskola ordu, ikasturtean zehar banatuak.

Ordutegia irakasleak eta ikasleak adostuko dute bien aukeren eta Ikastegien baliabideen arabera.

Eskolak eta entzunaldia prestatzeko norberak ikasten eman beharreko gutxi gora beherako ordu kopurua: 100 ordu

Prezioa: 2500€

X