Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  PIANO ERREPERTORISTENTZAT LEHENENGO IRAKURKETA, AKONPAINAMENDUA ETA COACHINGA

PIANO ERREPERTORISTENTZAT LEHENENGO IRAKURKETA, AKONPAINAMENDUA ETA COACHINGA

IRAKASLEA: MACIEJ PIKULSKI

Macij Pikulskik kontzertuak eman ditu bost kontinenteetako 300dik gora aretotan, bakarlari, ganbera musikari edo nazioarteko ospea duten abeslarien laguntzaile modura.

Bere ibilbidean profesionalean Renée Fleming, Natalie Dessay, Diana Damrau, Thomas Hampson, María Bayo, Felicity Lott, José van Dam, Luca Pisaroni, Patricia Petibon, Sumi Jo edo Anna Caterina Antonacci bezalako abeslarien laguntzaile izan da.

Hirutan egin ditu kontzertuak New Yorkeko Carnegie Hall aretoan, Parisko Pleyel aretoan eta Londongo Barbican Hall aretoan, eta hamar CD grabatu ditu.

Bakarlari modura errepertorioaren kontzertu handiak interpretatu ditu Frantziako, Britania Handiko, Belgikako, Errumaniako, Italiako, Poloniako eta Brasilgo orkestrekin.

Nazioarteko prentsak bere gaitasuna goraipatu izan du, bereziki azpimarratuz bere “sentikortasun poetikoa” (Globe and Maila, Toronto), “teknika boteretsua” (New Yor Times), “musikari nabarmena” (Le Figaro) eta “pianista bikaina” (Corriere de la Sera) bezalakoak.

Azalpena

Lehenengo irakurketa garatu eta hobetzea hainbat ariketari esker, hala nola harmoniaren sentsazioaren garapenerako ariketak (Bach-en koralekin egingo da lan), barne entzumenaren garapenerako ariketak, ikusmen-memoria garatzeko ariketak, begiaren mugimendu bizkorrak eta partituraren edukia lehenesteko hierarkizazio ariketak.

Akonpainamendu obra bat denbora gutxian ikasteko gaitasuna garatu eta hobetzea.

Ikasleak hala eskatuz gero beste tonalitate batzuetara eramatea edo orkestra partiturak murriztea ere landu daiteke.

Instrumentu akonpainamenduaren hastapenak ikastea: jotzeko era instrumentuaren arabera moldatzea, biolinista, flautista edo tronpetista bati nola jarraitu, kontzertu baten murrizketa partitura nola aberastu orkestra partitura edo grabazioak kontsultatuz.

Coachinga ikasi: instrumentu jotzaileari obra bizkor ikasten laguntzea, erritmo, fraseatze edo estilo akatsak zuzentzen laguntzea eta interpretazio eder eta zoragarria eraikitzea instrumentu jotzailearen maila edozein dela ere, hasiberritik profesionalera.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.

Egutegia

20 eskola ordu, ikasturtean zehar banatuak.

Ordutegia irakasleak eta ikasleak adostuko dute bien aukeren eta Ikastegien baliabideen arabera.

Eskolak eta entzunaldia prestatzeko norberak ikasten eman beharreko gutxi gora beherako ordu kopurua: 100 ordu

Prezioa: 2650€

X