Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  GITARRA ERREPERTORIOAREN INTERPRETAZIOA ETA TEKNIKAREN GARAPENA

GITARRA ERREPERTORIOAREN INTERPRETAZIOA ETA TEKNIKAREN GARAPENA

IRAKASLEA: MARCO SOCÍAS

Malagan jaioa pianista familia batean, Marco Socíasek bere jaioterrian eta Coloniako Musikhochschulen jaso zuen musika-heziketa. Gitarra Katedradun numerario da eta Artis Doctor Bratislavako (Eslovakia) Goi Mailako Musika Akademian.

Nazioarteko gitarra lehiaketa entzutetsuenetan saritua izan da, eta bakarlari modura jarduera bizia izan du Europa, Ekialde Hurbila, Japonia, Korea, Hego Amerika eta Estatu Batuetan, Amstedarmeko Concertgebouw (areto sinfonikoa), Berlingo Philharmonie, Auditorio Nacional (Madril), Konzerthaus (Viena), eta Konzerthaus (Berlín) bezalako areto entzutetsuetan aritu delarik. Bakarlari modura Berlingo Radio Sinfonie-Orchester, Rotterdameko Filarmonika eta Ciudad de Granada bezalako orkestrakin ibilia da, Sir Neville Marriner, Josep Pons, Víctor Pablo Pérez, Odón Alonso eta Leo Brouwer bezalako maisuen zuzendaritzapean.

Zortzi CD grabatu ditu, gehienbat musika espainiarrarekin, beraien arten izanik Harmonia Mundi, EMI eta Ópera Tres disko zigiluentzat egindakoak. Arestian Deutsche Grammophonekin Bachen musika egitaraua grabatu du Sumi Jo soprano korearrarekin batera.

Azalpena

Ikastaro hau garapen tekniko eta musikala jarraitu nahi duten gitarra jotzaileei zuzendua dago bereziki. Errepertorioa eta instrumentuan trebetasuna zabaldu eta hobetuko dira, musikari eta interpretatzaile modura trebakuntza osatuz. Oso aproposa da emanaldien egitarauetako obrak lantzeko, master ikasketen sarrera probak prestatzeko eta lehiaketatan parte hartzeko, edo norberaren garapenarekin jarraitu eta gaitasun pertsonal eta artistikoak zabaltzeko.

Ikastaroan zehar irakasleak eta ikasleak adostutako obra eta/edo estudioak landuko dira. Errepertorioak barne hartuko ditu gitarra bakarlariarentzat idatzitako obrak (bihuela edo lautea), Berpizkundetik hasi eta gaur egun arte, aukeran. Estilo ezberdinen interpretazioan sakontzeaz gain obrak modu egokian menderatzeko beharrezkoak diren alderdi teknikoak ere landuko dira.

Ikasketa, erlaxazio eta eszenan kontrola izateko teknikak azpimarratuko dira, ikastaroan zehar ikasleek egiten dituzten entzunaldi eta kontzertuetan praktikatuz.

Errepertorioaren aukeraketa malgua bada ere, ikastaro amaieran interpretatzeko emanaldia prestatzea da egokiena.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.

Egutegia

Ikastaroak 20 eskola ordu izango ditu, ikasleen kontzertuez gain. 2 orduko 10 saiotan egingo dira, ikasturtean zehar banatuak, irakasleak Musikenen egiten dituen egonaldiekin bat etorriz, aurrez irakasleak eta ikasleak adostuta. Eskola guztiak bakarka izango dira.

Norberak ikasteko ordu kopurua gutxi gora behera: 300

Prezioa:2.650€

X