Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  ORKESTRA ERREPERTORIOAN ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA. TINBALAK ETA PERKUSIOA.

ORKESTRA ERREPERTORIOAN ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA. TINBALAK ETA PERKUSIOA.

IRAKASLEAK: JAVIER AZANZA, JABI ALONSO ETA LORENZO FERRÁNDIZ

Jabi Alonso

Bilbon jaioa. Perkusio ikasketak Bilboko “J.C. Arriaga” kontserbatorioan egin zituen J. Manuel Gallardo irakaslearekin, karrera amaierako Ohorezko Saria jaso zuen. Ondoren Robert Van Sice eta Miguel Bernat izan zituen irakasle Rotterdameko Kontserbatorioan, “Uitvoerend Musicus” (kontzertista) titulazioarekin graduatuz. Perkusio Masterra egin zuen Yaleko Unibertsitatean (AEB) 2004an.

1992an perkusio jotzaile plaza lortu zuen Bilboko Udalaren Txistulari Bandan. 1995eko apirilean bigarren saria lortu zuen “Juventudes musicales”-ek antolatzen duen “Concurso Permanente para Jóvenes Intérpretes”  lehiaketan.

Ganbera musikan jarduera bizia izan du, aipagarriena Gasteizko Espacio-SINKRO musika garaikide ensenblearekin egiten duena, munduan zehar hainbat kontzertu egin baititu (AEB, Kanada, Alemania, Galizia, Badajoz, Granada, Sevilla, Valentzia, Palentzia…) eta hiru CD grabatu Carmelo Bernaola, Félix Ibarrondo edo Guillermo Lauzurikaren obrekin. 1994tik 2005era “Inner Dúo” (saxofoi eta perkusio bikotea) taldeko kide izan zen, “Hots” CDa argitaratuz.

1993 eta 2011 bitartean Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kide izan zen Perkusio bakarlari Tinbal laguntzaile moduan. Hainbatetan izan da bakarlari orkestra horretan honako obrak interpretatuz, besteak beste: “Bi pianorentzat kontzertua”, Bela Bartok (1996); “Grace” bi marinba eta orkestrarentzat, Martin Bresnick (2001); marinba bi txalapartari, txistu, banda eta orkestrarentzat “Enbat”, MªEugenia Luc; “Des Canyons aux etoiles” tronpa, piano, bi perkusio jotzaile eta orkestrarentzat, Oliver Messiaen (2008).

1999. urtetik kontzertu lanak irakasle lanekin uztartzen du hainbat ikastaro emanaz Bilbo, Gasteiz, Donostia, Errenteria, Ontinente, Lugo, Burgos, Euskal Herriko Gazte Orkestra edo Kantabriako gazte orkestran. Eusko Jaurlaritzako irakasle-funtzionario da eszedentzian, eskolak eman dituelarik 10 urte baino gehiagotan Bilboko “J.C. Arriaga” eta Gasteizko “Jesús Guridi” Kontserbatorioetan.

2010etik da irakasle Musikenen.

Javier Azanza

Gurasoen bultzadari esker oso gaztetatik jaso zuen muska hezkuntza ona. Benimaclet Musika Ikastegian hasi zituen ikasketak ondoren Valentziako Musika Kontserbatorio Profesionalean jarraitzeko.

2010ean perkusio goi mailako titulua lortu zuen Castellon-go “Salvador Segui” goi mailako kontserbatorioan. Orkestra errepertorioan sakondu eta hobetzeko interesak bultzatuta, ikasketak Alemanian jarraitzea erabaki zuen. Munich-en “Hoschule für Musik und Theater” ikastegian onartua izan ondoren Ohorezko Matrikula lortu zuen Master tituluan Raymond Curfs, Peter Sadlo eta Franz Bach irakasleekin.

Ikasle garaian hainbat orkestretako kide izan zen, hala nola Valentziako Orkestra Gaztea, Jeunesses Musical World Orchestra, Espainiako Gazte Orkestra Nazionala (JONDE), eta Gustav Mahler Jugend Orchester (GMJO).

2012. urtean Berlingo Orkestra Filarmikoaren Karajan Akademia ospetsuan onartu zuten eta bi urtez Rainer Seegers eta Franz Schindlbeck irakasle izateaz gain, orkestra horrekin aritu zen.

2015 eta 2017 urte bitartean tinbal jotzaile bakarlari izan zen Euskadiko Orkestra Sinfonikoan.

Berlingo Orkestra Filarmonikoa, Royal Concertgebouw, NDR Elbphilarmonie Hamburg, Munich-eko Estatu Opera eta Rotterdam-eko Orkestra Filarmonikoa bezalako orkestrekin aritzen da, besteak beste.

Parisko Orkestran tinbal jotzaile bakarlari da egun Daniel Harding zuzendariarekin, eta Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian irakasle.

Lorenzo Ferrándiz

Lorenzo Ferrándiz Carrillok Perkusio ikasketak egin zituen Alacanten eta 1994. urtean Amsterdamera joan zen bertako kontserbatorioan ikasketak jarraitzeko. Perkusio eta Ganbera Musika espezialitateetan graduatu zen.

1992 eta 1995 urte bitartean JONDEko kide izan zen, eta 1996ko udan Tanglewood orkestrarekin aritu zen Tanglewood Music jaialdian (Boston), Seiji Ozawa zuzendari artistiko izan zuela.

1996 eta 2001 urte bitartean Amsterdameko Perkusio Taldeko kide izan zen eta 1991tik Espainiako eta Holandako hainbat talde eta orkestrarekin aritu izan da. Perkusio Duoa osatzen du Gustavo Gimeno bere kidearekin, Europako hiri nagusietan kontzertuak eta eskola magistralak emanez eta nazioarteko hainbat sari irabaziz. Grabazioak ere egin dituzte, Theo Loevendie, Tom de Leeuw eta Jacob ter Velghuis bezalako konpositoreen obrekin.

1995. urtetik Amsterdameko Royal Concertgebouw Orchestra-rekin aritzen da elkarlanean M. Jansons, R. Chailly, B. Haitink eta N. Hartnoncourt bezalako maisu handien zuzendaritzapean, disko grabazio askotan parte hartuz.

1998 eta 2008 urte bitartean Amsterdameko Kontserbatorioan irakasle eta perkusio taldeko kide izan zen, eta 2002 2013 urte bitartean berriz Aragoko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Perkusio katedradun. Lorenzo Ferrándiz perkusio irakasle gonbidatua izan da hainbat topaketatan Espainiako Gazte Orkestra Nazionalean, Madrilgo Erkidegoko Gazte Orkestran, Kataluniako Gazte Orkestran, Galizako Real Filarmoníaren Musika Goi Ikasketen Eskolan eta hainbat nazioarteko ikastarotan.

Gaur egun irakasle da Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (MUSIKENE) eta Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan (ESMUC).

Azalpena

Tinbal, kaxa, xilofono, lira, perkusio txikia, bonbo eta plateren orkestra errepertorioaren zati adierazgarrienekin lan zehatza egitea.

Helburua orkestretako entzunaldietarako prestakuntza profesionala lortzea izango da, errepertorioa ikasleen beharretara moldatzeko aukera izango delarik.

Orkestren entzunaldien atariko probetan ohiko diren obra eta estudioak ere prestatuko dira.

Javier Azanza irakasleak banakako tinbal eta Jabi Alonsok kaxa eskolak emango ditu, eta Lorenzo Ferrándizek berriz laminak eta perkusio txikia.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.

Egutegia

Ikasle bakoitzak banakako ordu eta erdiko bost eskola izango ditu irakasle bakoitzarekin, ikasturtean zehar banatuak. Horrela banakako hamabost eskola jasoko ditu, ordu eta erdiko iraupenaz bakoitza.

Prezioa: 1980€

X