Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  AKORDEOI ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

AKORDEOI ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

IRAKASLEA: IÑAKI ALBERDI

Carlos Iturralderekin ikasi zuen; Friedrich Lipsekin osatu zuen heziketa Moskuko Gnessin Institutuko Akordeoi Ikasteketen Nazioarteko Ikastegian eta Matti Rantanenekin Helsinkiko Sibelius Akademian.

Lehenengo saria lortu zuen Coupe Mondialen (Colmar, 1994), Akordeoijoleen eta Baianisten Nazioarteko sariketan (Moscú, 1995) eta Musika Gaztedien Lehiaketa Iraunkorrean (Valladolid, 1996).

Elkarlan estuan aritu izan da hainbat konpositorekin, hala nola Sofía Gubaidulina, Karlheinz Stockhausen, Joan Guinjoan edo Luis de Pablo. Akordeoi eta orkestrarentzat kontzertuak estreinatu ditu Gabriel Erkoreka, Ramon Lazkano, Jesús Torres eta José María Sánchez-Verdúk idatziak.

Gramophon Editor’s Choice Sofía Gubaidulinari buruzko disko batengatik Asier Polo eta Euskadiko Orkestrarekin José Ramón Encinarren zuzendaritzapean. Diskoetxe ezberdinekin egin ditu grabazioak: Stradivarius, Kairos, Verso eta Et’cetera.

Kontzertu areto garrantzitsuetan jo du, besteak beste La Fenice Antzokia, Kairoko Operaren Antzokia, Royal Academy of Music, Duke’s Hall, Donostiako Musika Hamabostaldia, Buenos Airesko San Martin Antzokia, San Petersburgoko Filarmonika edo Madrilgo Musika Auditorio Nazionala. Bakarlari moduan gobidatu du Royal Liverpool Philarmonic Orchestrak, Támpereko Ganbera Orkestrak, Espainiako Orkestra Nazionalak, Bartzelonako Orkestra Sinfonikoak, Kataluniako Orkestra Nazioanalak, RTVEko Orkestrak, Errusiako Kultura Ministerioaren Orkestrak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Juanjo Mena, Josep Pons, Pablo González, Vasily Petrenko, Adrian Leaper, Pedro Halffter, Alexei Artemiev, Yoav Talmi eta Melanie Thiebaut bezalako zuzendariekin.

Deskriptorea

Akordeoi ikastaroaren abiapuntua esparru profesionaleko proiektu batean edo goi mailako akordeoi ikasketak amaitu ondoren errepertorio batean sakondu nahi duten ikasleei tutoretza edo aholkua ematea da.

Irakasleak eta ikasleak adostuta kontzertu baterako egitarauak hartzen duen errepertorioa ikastea, bakarka, ganbera taldean edo orkestran jotzen diren obrak hartuz.

Errepertorioa estilo eta garai ezberdinetako obrek osatuko dute, jatorrizko musika eta moldatutakoa barne hartuz.

Banakako instrumentu eskolak emango dira, ikaslearekin adostutako ordutegian eta maiztasunarekin.

Bi aukerako ikastaroak egongo dira: lehenengoa 20 ordukoa ea bigarrena 12 ordukoa. Ikastaroaren amaieran kontzertua egingo da jendaurrean zehaztuko den egun batean.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.

Egutegia

A proposamena:

  • Ordu beteko 20 eskola bakarka. Gutxieneko maiztasuna bi asterokoa izango da, edo ezberdina.

B proposamena:

  • Lau orduko hiru topaketa. Topaketa bakoitza bi egunekoa izatea komeni da, bi ordu lan eginez bakoitzean. Maiztasuna aldakorra izan daiteke.

Egutegia irakasle eta ikasleak adostuko dute bien eta Ikastegiaren aukeren arabera.

Eskolak eta entzunaldia prestatzeko gutxi gora behera norberak ikasi beharreko ordu kopurua: 250 ordu.

Prezioa

Propuesta A: 2.650€

Propuesta B: 1.600€

X