Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  CHAYA CZERNOWIN AT MUSIKENE

CHAYA CZERNOWIN AT MUSIKENE

Chaya Czernowin Musikenen da aste honetan. Azaroaren 19tik 22ra bitartean, ikastegiko ikasleek konposizio-tailerra eta hainbat masterclass emango dituen konpositore handiarekin lan egiteko aukera izango dute.

Gainera, publikoa bere musikara hurbildu ahal izango da, azaroaren 12an, larunbata, 12:30etan konpositorearen lanak soilik eskainiko diren kontzertu monografiko batean.

Halaber arratsaldeko 18:00etan, konpositorearen inguruko mahai-ingurua egingo da. Bertan, Chaya Czernowin berak parte hartuko du, baita bere musikan adituak direnek ere. Eguna bukatzeko Musikene Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du arratsaldeko 19:00etan ikastegiko auditorioan Baldur Brönnimann zuzendaritzapean. Gonbidapenarekin baina doan izango den kontzertuan Chaya Czernowin At the Fringe of our Gaze obra entzun ahal izango da.

Czernowin -en bisita Konpositore handiak gertutik zikloaren baitan gauzatuko da, hain zuzen ere Musikenek DSS2016 hiriburutzaren laguntzarekin azken hamarkadetako konpositore garrantzitsuenak modu oso, ludiko eta atseginean jendeari hurbiltzeko helburuz. Proiektuari esker ikusleek sortzaileak aurrez aurre ezagutzen dituzte, beren musikaz hitz egiten duten adituen solasaldietara joateko aukera izaten dute, eta kontzertu bat izaten dute entzungai. Zikloa Helmut Lachenmann musikagile alemaniarraren bisitarekin hasi zen 2016an, eta nazioartean ospetsuak diren Peter Eötvös, Pascal Dusapin, Kaija Saariaho, Toshio Hosokawa eta George Benjamin bezalakoekin jarraitu du.

Informazio gehiago hemen

X