Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Teresa González

Teresa González

Teresa González Hezkuntza Zientzietan diplomatua da eta Qi Gong eta Shiatsu Zen irakasteko akreditatua. Bill Palmerrekin jarraitu zuen prestakuntza Shiatsuaren eta mugimenduaren ikuspegi sortzailean sakonduz, mugimendu eta gorputzaren ukipen-moduen garapena izanik, bizitasuna pizten duena eta geure adierazpen onena esploratzeko gogoa sustatzen duena.

Giza anatomia sakon ezagutzeko beharrak Blandine Calais-Germainengana eta bere Mugimendurako Anatomia metodoa ezagutzera eraman zuen, mugimenduarekin etengabeko lotura duen anatomiaren pedagogia hain zuzen ere, ikaskuntza plurisentsorialean eta ekintzan zehar gorputza babestu ahal izateko ezinbestekoak diren ezagutzak erraz bereganatzean oinarritua.

Bere bide pertsonal eta profesionalean garrantzitsuak dira, halaber, Vipassana meditazioaren praktika, Dhiravamsa maisuarengandik jasoa, eta Vikart metodoaren ahots-teknikaren ikaskuntza.

Donostiako Shiatsu Zaleen Eskolako sortzaileetako bat izan da, eta diziplina horretako terapeutak trebatzen aritu zen.

Hogei urte baino gehiago daramatza gorputzaren tratamendu- eta kontzientzia-saio indibidualak eskaintzen. 2002tik Musikeneko irakaslea da, eta bertan Keinu anatomikoa musikariarengan irakasgaia ematen du.

X