Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Iñaki Alberdi

Iñaki Alberdi

S. Gubaidulina, K. Stockhausen, L. de Pablo, J. Guinjoan, G. Erkoreka, R. Lazkano, J. Torres, A. Posadas eta J. M. Sánchez-Verdú-rekin batera lan egin eta haien lanak estreinatu ditu.

Gramophon Editor’s Choice Award, Disco Excepcional Scherzo eta Melómano de Oro sarietarako hautatua izan da eta IBS, OCNE, Kairos, Verso eta Etcetera diskoetxeentzat grabatu du.

Hainbat kontzertu-aretotan eta jaialditan jardun du, besteak beste, Teatro la Fenicen (Venezia), Vienako Musikvereinen, Madrilgo Auditorio Nazionalean, Donostiako Musika Hamabostaldian, Duke Hallen (Londres), Hermitagen (San Petersburgo), Kairoko Opera Antzokian, Varsoviako Udazkeneko Jaialdian, San Petersburgoko Filarmonikan, Buenos Airesko Colón Antzokian, Montevideoko Solís Antzokian, Liverpoolgo Errege Filarmonikarekin batera jo du, Tampereko Ganbera-orkestrarekin, Espainiako Orkestra Nazionalarekin, RTVE Orkestrarekin, Belgradko Irrati eta Telebista Orkestrarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Buenos Airesko Filarmonikarekin, Montevideoko Filarmonikarekin edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. Besteak beste, honako zuzendari hauekin egin du lan: J. Mena, J. Pons, P. González, C. Halfter, V. Petrenko, A. Leaper, B. Brönnimann edota J.R. Encinar.

Gaur egun, MUSIKENE Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko irakaslea da 2002. urtetik, ESMUC – Bartzelona eskolako irakaslea (2001-2013), Bordeleko Pôle d’Enseignement Superieur de Musique eskolako irakaslea (2014-2016), Basileako Arteen Unibertsitateko irakaslea (2015-2018) eta Helsinkiko Sibelius Akademian doktoretza epaimahaietako irakasle gonbidatua (2016-2019).

X