Zuriñe F. Gerenabarrena
Zuriñe F. Gerenabarrenak konposizioa ikasi zuen C.Bernaola-rekin (J Guridi, Gasteiz) eta F. Donatoni-rekin (Scuola Cívica, Milan). Alor ugari landu zituen: orkestrarako, ganberarako, antzerkirako edo dantzarako musika; elektroakustika; eta diziplina anitzeko proiektuak. Arte egonaldien bidez, bere lana sakondu zuen zentro espezializatuetan: NOTAM (Oslo), EMS (Stockholm), ZHdkICST (Zurich), Tokyo Wonder Site (Tokio), Studio Alpha (Visby), USFVerfet (Bergen), LEC (Lisboa). Nazioarteko foroetan parte hartu izan du: Bernaola Festival, Musika Hamabostaldia, Ciclo FBBVA, CNDM, Phonos, Sonoimágenes, Visiones Sonoras, EMUFest (Erroma), Musica Viva (Lisboa), Borealis (Bergen), Musiques&Recherches (Brusela), Exhibiton “Down the Dori”, Noh Contemporary Music (Tokio), ICMC 2015 (Texas), eviMus, 7ºMusica Electric Nova (Wroclaw), MUSLAB, NYCEMF 2017 (New York), BIFEM 2017(Australia), TONBAND (Stockholm), SICMF (Seul), Matera Intermedia (Acusmáico saria), Musica Nova Praga (ohorezko aipamena), San Francisco Tape Festival… Jaso dituen enkarguen eta laguntzen artean aipagarrienak honako hauek dira: INAEM, Eusko Jaurlaritza, OSE, BOS, BBVA Fundazioa, Konstnärsnämnden, ZHdk/Zurich University, Poloniako Kultura Ministerioa, Ensemble Noh. Kontrapuntua eta Armonia irakasten ditu Konposizioko espezialitatean (MUSIKENE).