Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Deborah Carter

Deborah Carter

Deborah J. Carter abeslari eta konpositorea jazz garaikidea interpretatzeko estilo guztiz pertsonal baten sortzailea da. Duela gutxi Music Maker aldizkariak hitz hauek erabili zituen bera deskribatzeko: “maila goreneko artista bat da, egungo europar agertokiko jazz-kantari kitzikagarrienetako bat”.

Estatu Batuetan jaio zen eta Hawaii eta Japoniaren artean hazi. Oso goiz hasi zen musikaren munduan, hirukote bat osatu zuen eta harekin denetariko emanaldietan hartu zuen parte: ikuskizunetan; jazz jaialdietan; eta Asiako, Europako, Eskandinaviako, Afrikako, Errusiako eta Ipar eta Hego Amerikako irrati eta telebista programetan.

Bere musikarekiko grina esparru batera baino gehiagotara hedatzen da, eta ez soilik abeslari, konpositore eta moldatzaile gisa, musika irakastea ere asko interesatzen baitzaio.  Hori dela eta, azkeneko hamarkadetan mundu osoan zehar hainbat jazz-mintegi ematera gonbidatu izan dute.

Espainian oso ezaguna den emakume hau denboraldi batzuetan gure herrialdean bizi izan da, eta garai horietan Max Sunyer, Joan Bibiloni, Carles Benavent eta Salvador Niebla artisten lanetan parte hartu zuen; ahotsa ez ezik letra ere jarri zien Mediterraneoaren ukitu handiagoa duen jazzaren adar honetako konposizioei.

Europan, Deborahk talde eta elkarte ugarirekin egin ditu emanaldiak antzerki-biretan, lantegietan, jaialdietan eta beste kontzertu mota batzuetan. Amsterdamen bizi den arren, gaur egun Jazz-kantu irakasle gisa lanean dihardu Donostiako Musikene ikastegi entzutetsuan.

Gaur arte, Deborahk 7 album argitaratu ditu bakarlari gisa, eta horien audioak bere webgunean daude entzungai.

Informazio gehiago:  www.deborahcarter.com

X