Juan Solaguren
Bilboko kontserbatorioan pianoko ikasketa ofizialak beste musika batzuen ikasketarekin eta trebakuntzarekin batera uztartuz (popa, jazza, rocka) hasi zuen bere musika-trebakuntza. 1983 eta 1990 artean blues, folk eta jazz taldeekin pianista moduan lan egin zuen alde batetik, eta estudio-musikari gisa bestetik. 1990etik hezkuntzari eta musikari aplikatutako teknologia berriei buruzko ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu eskoletan, kontserbatorioetan eta unibertsitateetan, baita jabetza intelektualari eta egile-eskubideei buruzkoak ere. 1997an CM Ediciones Musicales S.L. argitaletxea sortu zuen, hasiera batean musika editatzeko eta multimedia eta ikus-entzunezko audio-ekoizpenak sortzeko helburuarekin, eta gero musika editatzeko soilik. Urte berean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin elkarlanean aritu zen, eta erakunde horren irakasleentzako trebakuntza-planetan ikastaroak eman zituen (Irapess, Garatu). Musikeneko irakaslea da bere sorreratik, eta musika-teknologiarekin eta musika-industriekin zerikusia duten ikasgaiak irakasten ditu. Gaur egun, CM Ediciones Musicales S.L.-en egiten duen musika-editore jarduera Musikeneko irakasle-lanarekin eta ikastaroak eta hitzaldiak ematearekin uztartzen du.