Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Jasone Alba

Jasone Alba

Jasone Alba Orbegozo filosofian lizentziatua, Tai-Chi irakasle tituluduna eta Espainiako Pediatria Elkartearen psikodramatista da. Horretaz gain antzerkian, dantzan eta meditazioan ere prestakuntza du. Gorputz Teknika eta Presentzia Eszenikoa irakasten ditu Euskal Herriko Antzerki eskolan eta Musikenen. El Poder del Gesto Armónico dokumentalaren zuzendari eta errealizadorea da, bertan erakutsiz musikariekin lan egiteko modua, honako tesia oinarri hartuz: “Keinua eta instrumentuaren arteko harmonia nolakoa, soinua halakoa”. Musika, dantza eta antzerki diziplinarteko piezak ere zuzentzen ditu, hala nola Bihozkadak, Isladak, Takoiak Airean eta Ehundurak. Koreografo lanetan ere aritzen da Andra Mari Abesbatza koro gaztearekin, hiru zilarrezko domina lortu dituelarik Txinako Shoxing hiriko “Word Choir Games” lehiaketan.  Dantzaguneak (Gipuzkoako Foru Aldundia) artista eta filosofoen artean antolatutako Esperientzia estetikoa eta Jolaserako bultzada sormenean laborategiaren zuzendari da. Ur antzerki konpainiarekin lan egin du askotan, Landarbaso koroarekin, Basque Culinary Centerekin, besteak beste. Gaur egun Keinua ikertzen du gorputz-pentsatzailean bizitzaren eta artearen bidegurutzean.

X