Joseba Torre Alonso
Parisko Kontserbatorio Nazionalean ikasketak karrera amaierako Lehenengo Saria lortuz, eta ondoren Egungo Sormenari Aplikatutako Teknologia Berrietan Gradu Ondokoa. Parisko IRCAMen Elektroakustika, musika informatika eta elektronikan goi mailako heziketa ikastaroa. Musikologian Lizentziatua eta Ikasketa Aurreratuetan Diploma Paris VIII unibertsitatean. Hezkuntza eta Kultura Ministerioren Fulbright beka lortu zuen Pittsburgeko (AEB) Carnegie Mellon Unibertsitatean konposizio eta orkestra zuzendaritza Masterra egiteko. Konpositore, zuzendari eta txostengile bezala Europa eta Estatu Batuetako nazioarteko jaialdi askotan parte hartu du. Sariak ere irabazi ditu nazioarteko konposizio lehiaketa entzutetsuetan, Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak eta Unescoren Konpositoreen Tribunak hautatua ere izan delarik. Konposizio eta interpretazio lehiaketatan epaimahai kide izan da hainbatetan, halaber. Disko grabazioak ere egin ditu, Espainia, Frantzia, Alemania, Italia, Errumania, Hungaria, Kanada, Austria, Finlandia, Suedia eta Japoniako irrati eta telebistatan emanak. 2002tik Musika Analisi irakasle da Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.