Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  MUSIKA-DIDAKTIKA MUSIKA HIZKUNTZA ETA INSTRUMENTUAREN HASTAPENEI APLIKATUA II

MUSIKA-DIDAKTIKA MUSIKA HIZKUNTZA ETA INSTRUMENTUAREN HASTAPENEI APLIKATUA II

Wolfgang Hartmann.
Xabier Urtasun
 
Maite Bilbao.
Lucía Pérez
Koordinatzailea: María José Aramberri

Azalpena

Musika-didaktika Musika hizkuntza eta Instrumentuaren hastapenei aplikatua II lehenengo mailan egindako lanari jarraipena eman nahi dion gradu ondoko ikastaroa da. Aurretik formazio didaktiko honen lehenengo maila egina duten ikasleei zuzendua dago.

Helburua irakasleak, eta interesa duen tituludunak, materia hauetan musika ikasleei zuzendutako musika irakaskuntza estrategia aktiboak bereganatzen, garatzen, eguneratzen eta aplikatzen laguntzea da.

Ikastaroa 4 modulutan egituratzen da, aurrez aurrekoak guztiak. Lehenengo mailako edukiak barneratzeaz gain modulu horiek hainbat eduki multzo izango dituzte, hain zuzen ere musika-hizkuntza eta instrumentuen oinarrizko graduaren bigarren mailako kurrikuloarenak, musika irakaskuntza aktiborako estrategia anitzetatik abiatuz garatuak. Musika bizipena mugimendutik, entzumenetik, kantutik abiatuta, instrumentuaren interpretazioa edo inprobisazioa izango dira aurkezten diren proposamen didaktikoen ardatzak.

Irakatsi ondoren ikasleek maila honetarako proposamen metodologikoak garatu eta aplikatuko dituzte irakasleen on-line aholkularitzaz. Proposamen horiek ikastaro amaierako lan batean jasoko dira, gradu ondokoa amaitzean jendaurrean azalduz ebaluaketa saioan.

Ikastaroa Musikeneko Musika Hezkuntzaren Metodoak irakasgaiaren irakasleek emango dute, musika metodologia ezberdinetan adituak.

50 ordu bertan eta beste 44 norberak egin beharreko lanean

Gutxieneko ikasle kopurua: 8; gehieneko ikasle kopurua: 10

Egutegia

Moduluen egutegia: ostiralak 16’30 20’30 (30’ko atsedenaldia)

larunbatak 10’00 – 14’00 (30’ko atsedenaldia)

15’00 19’00 (30’ko atsedenaldia)

*Ordutegiek aldaketa txikiak izan ditzakete, matrikulatzen diren ikasleen beharren arabera.

I. Modulua (Dalcroze):

Ostirala, urriak 17

Larunbata, urriak 18

II. Modulua (Kodály) :

Ostirala, azaroak 14

Larunbata, azaroak 15

 

III. Modulua (Orff):

Ostirala, abenduak 19

Larunbata, abenduak 20

IV. Modulua (Willems):

Ostirala, 2026ko urtarrilak 23

Larunbata, 2026ko urtarrilak 24

 

 

Ebaluazio saioa: Ostirala, 2026ko maiatzak 15 (17’30 – 19’30)

Prezioa: 1050€

X