ESPAZIOEN LAGAPENA
Musikeneren egoitza GAZ arkitekto-estudioak diseinatu zuen eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2016ko EHAEO saria irabazi du. Gure egoitzan hainbat gune edo areto ditugu partikularrek edo enpresek erabiltzeko moduan. Handiena auditoriuma da eta beheko solairuan dago, baina areto txikiagoak ere alokatzen ditugu, hala nola organoaren aretoa –25 lagunentzako edukiera du–, eta hainbat tamainatako ikasgelak. INFORMAZIO GEHIAGORAKO, KONTAKTATU
AUDITORIUMA
Besaulkiak jarrita, gehienez 432 laguneko edukiera du, baina harmaila eta besaulkiak jasoz gero, 620 lagun ere sartzen dira. Azken batean, balio anitzeko gunea da: bi truss karratu ditu –30×30 cm alde banatan eta 15 metroko luzera–, bata frontala ikusleen gainean, agertokiaren ahotik 1,5 metrora, eta bestea atzeko paretatik 6,65 metrora; horiei esker, espazioa hiru aretotan ere bana daiteke. Kontrol-kabina harmailaren 10. ilararen gainean zentratuta dago, eta leiho txiki bat du, teknikariak aretoko soinua entzun dezan. Horretaz gain, karga sartzeko sarbide erdi-zuzena du, eta agertokiaren eta kaleko kotaren arteko altuera-alde txikia gainditzeko karga-jasogailu bat dago.
Elektrifikazioa
Truss frontalak 6 kanaleko dimmer bat du.
Kontrako trussak 4 kanaleko 2 dimmer ditu.
Biak ala biak trussetan instalatuta daude eta haiekin batera mugitzen dira.
Agertokiaren aurreko erdian 8 kaxa daude banatuta, eta schukoak eta ethernet-a dituzte, kabinan bideragarria.
Argiztapena
Proiektagailuak
8 P.C. 1 Kw. Osoak. Eurolite
8 argi LED 18-34.150 wts Philips [Strand] PLProfile12
7 Panorama simetriko (1Kw). Eurolite
Erregulazioa
6 kanaleko dimmer 1 [10 A] truss frontalean. Eurolite DPX-610
4 kanaleko 2 dimmer [4.a kanal bakoitzeko. 16.A] kontrako trussean. Eurolite EDX-4R
Kontrola
Kontrol-mahai 1. Eurolite DMX Comander 24/48
Soinua
P.A.
Auto-anplifikatutako 2 kaxa: 2,30 metrora daude, agertokiko alboko hormetan3. RCF ART 312A
Monitoreak
Auto-anplifikatutako 2 monitore: RCF ART312A
Auto-anplifikatutako 4 monitore: RCF ART310A
Kableak
4 linea agertokiaren eta kontrolaren artean
Pach-a txazenaren erdian eta ezkerreko sorbaldan4
Kontrola
Audio-kontrolerako mahai analogikoa. 4 mono+2 estereo. Behringer Eurorack Mx 802A:
Mikrofonoak
Mahai gaineko haririk gabeko 4 mikrofono. Pyle PDW4700
Eskuko haririk gabeko 2 mikrofono. AKG WWS 470, C55 kapsuladunak
Haririk gabeko mikrofono zapal 1. AKG WMS 470
Mikroen hankak
10 mikro-hanka, jirafa-motakoak
Ikus-entzunezkoak
Laser bideo-proiektagailua
Truss frontalaren erdian kokatua
7000 Lumen Ansi
WXGA [1280X800]
Kontrastea: 10.000:1
Panasonic PT-RW730
Matrizea
HDMI irakurgailu bat kabinan edo agertokian konektatzeko aukera ematen du.
4K
8 sarrera X 4 irteera
Extron DTP Crospoint 84
Pantaila
Atzealdeko paretan [txazena] kokatua
6,6 X 4 metro
Aldi bereko itzulpena
BOCH ekipoa
4 kanaleko transmisore 1: INT-TX04
Potentzia handiko erradiadore 1 LBB4512/00 (LBB 3414/00 euskarri eta guzti)
Interpretearentzako idazmahai analogiko 1: LBB-3222/04
Altzariak
Musikarientzako 100 aulki
Kontrabaxurako 8 banketa
80 atril
Tarimak [2×1 metro], 12 metroko harmaila 7 altueratan [lurretik 20, 40, 60, 80, 100, 120 eta 140 cm] muntatzeko adina
Aldagelak
Segidako beheko solairuan kokatuak
Banakako 2 aldagela
4 aldagela kolektibo