Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Stefano Scarani

Stefano Scarani

Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Musika doktorea da, eta bere irakasle garrantzitsuenak Franco Donatoni, Riccardo Sinigaglia, Alessandro Melchiorre eta Alvise Vidolin izan dira.

AGON acustica informatica musica -ko kide kolaboratzailea izan zen 1996tik 2008ra bitartean eta 1993an Tangatamanu proiektua sortu zuen Alberto Morelli-rekin, ikus-entzunezko instalakuntzetarako eta ingurune interaktiboetarako musika konposizioak eta proiektuak egiten dituena. Egile ugarirekin lan egin du, tartean, Peter Greenaway, Robert Wilson, Luca Francesconi, Víctor Rasgado, Moni Ovadia, Roberto Andò, Peter Bottazzi, Michele Tadini eta Julia Chiner.

Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko (Musikene) irakasle titularra da eta Composición con medios electroacústicos eta Composición con medios audiovisuales irakasten du bertan, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Arte Ederren Fakultateko irakasle elkartua da eta Milango (Italia) Civica Scuola di Musica “C. Abbado”-ko kanpo-irakaslea da. Milanoko (Italia) Unibertsitate Politeknikoan eta Como-ko (Italia) “G. Verdi” Kontserbatorioan Sound Design irakatsi izan du.

2011tik, Julia Chiner-ekin batera, Synchresis izeneko nazioarteko bideo-musika lan sortaren komisarioa da.

www.stefanoscarani.com

X