Patri Goialde
PATRICIO GOIALDE PALACIOS (Sao Paulo, 1957)
Bartzelonako Aula de Música Moderna i Jazz-ean eta Taller de Musics-en burutu zituen musika ikasketak. Gainera, Filologia Hispanikoan doktorea da (doktoretzako aparteko saria). Jazzaren historiari eta literaturari buruzko liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu, besteak beste, La interpretación, el texto y sus fronteras (2001) eta Historia de la música de jazz I, II y III (2009, 2013, 2017). Gaur egun, Historia de la música de jazz eta Filosofía y Estética de la Música Moderna ikasgaiak irakasten ditu Musikenen.