Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Natalia Tchitch

Natalia Tchitch

Errusiako Maikop hirian jaioa, Natalia Tchitch bost urterekin hasi zen biolina jotzen. Moskuko Tchaikovsky Kontserbatorioan trebatu zen Michael Waiman, Natalia Bezrodnaya, Maria Sitkovskaya eta Fyodor Drouzhinik irakasleekin, eta Madrilgo Reina Sofía Musika Eskolan jarraitu zituen ikasketak Gerard Caussé irakaslearekin. Espainiara joan zen bizitzera 1998an. Galiziako Orkestra Sinfonikoaren eta Parisko Operaren kide izan da, eta gonbidatu moduan jo du Bruselako La Monnaie edo Espainiako Orkestra Nazionalarekin, besteak beste. Gaur egun “Banda Arte” Ganbera Orkestrako kide da, Gordan Nicolicek zuzendua, eta “Ensemble disonancias” taldekoa ere bai, David Grimalek zuzendua. 2002tik hari hirukotea osatzen du Tatiana Samouil eta Pavel Gomziakovekin. Agustin Dumay, Alain Meunier, Gordan Nicolic, David Grimal, Maria-Joao Pires, Gerard Caussé edo Isabelle Faust bezalako musikariekin egon da eskenatokian. 2003an Gerard Causséren laguntzaile izendatu zuten Parisko Kontserbatorioan eta 2007tik irakasle da Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Natalia Tchitchek Jaques Fustier biola batekin jotzen du, Lyon, 1985ean egina.

X