Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Mikel Andueza

Mikel Andueza

Madrilgo Goi-Mailako Musikako Errege Kontserbatorioan Saxofoi Klasikoan graduatu zen eta ohorezko matrikula jaso zuen, Berklee College of Music (AEB) eskolan Cum Laude notarekin diplomatu zen eta jazz saxofoiaren Performance Award saria eman zioten, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Musika Gaitasunen Garapenaren Ikerketa masterra burutu zuen eta Euskal Herriko Unibertsitatean Hezkuntzaren Psikodidaktikan Cum Laude doktorea da. Hogeita hamar baino jazz disko gehiago grabatu ditu, horien artean aipagarrienak BCN (Fresh Sound), Amusia (urteko disko onenak, El País egunkariaren eskutik), De Javier a San Javier (bere ibilbidea aintzatesteko San Javierko Jazz Jaialdiak egindako enkargua) eta Cada 5 Segundos (jazz nazionalaren ezinbesteko diskoa, El País egunkariaren eskutik). Itzal handiko artistekin egin du lan, esate baterako, Manhattan Transfer, Phill Woods, Randy Brecker, Kurt Elling, Deborah Brown, Dusko Goikowich, Tete Montoliu, Pedro Iturralde, Dick Oatts, Azard Lawrence, Single Swingers, Charles McPherson. Gaur egun, jazzeko irakasle aditu gisa dihardu Musikenen, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian.

X