Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Miguel Ángel Lorente

Miguel Ángel Lorente

Saxofoiko espezialitateko irakaslea da Musikenen (Donostia).

Madrilgo Errege Kontserbatorioan Manuel Miján-ekin ikasi zuen, gero Lyon-go CNR-en sartu eta han hobekuntza ikastaroa burutu zuen Jean-Denis Michat irakaslearekin. Jarraian, Parisko Goi-mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean saxofoiko espezialitateko masterra egin zuen Claude Delangle-rekin.

Saxofoiaren errepertorioa garatzeko zuen interesak eta adierazmolde berrien bilaketak IRCAMeko konpositoreekin harremanetan jarri zuten, eta hala, pieza berriak estreinatu zituen eta elektronikan eta soinuaren zuzeneko trataeran sakondu zuen.

Leku askotan eman ditu kontzertuak: Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia, Kolonia, Berlin, Ljubljana, Paris, Lyon, Turin, Milan, Erroma, Israel, Boston, Los Angeles, Minneapolis, Chicago, Bangkok, Budapest, Santiago eta Mexiko Hiria.

Bere jarduera profesionalaren barruan alor sinfonikoa dagoenez, ORTVE, ORCAM, OSM, ONE eta Balearretako Orkestrarekin parte hartu izan du, eta bakarlari gisa Mantxako Orkestra Sinfonikoarekin.

Gaur egun, Ensemble Multilatérale taldeko saxofonista da, Parisko abangoardiako musikaren testuinguruan aritzen da bertan, eta lan hori Musikeneko saxofoiko espezialitateko irakasle-lanarekin uztartzen du.

X