Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Luis González

Luis González

Gaur egun, Luis González Martí Espainiako tronpeta-jotzaile aipagarrienetakoa da, nola bakarlari gisa hala irakasle moduan.

Balearretako Orkestra Sinfonikoko kide eta Madrilgo Orkestra Sinfonikoko tronpeta-jotzaile bakarlaria izan da.

Ikastaroetara eta mintegietara gonbidatzen dute maiz eta tronpeta-lehiaketa nazional eta internazional entzutetsuetako epaimahaikide ere izana da.

Bakarlari moduan lan handia egin du Roberto Fresco organistarekin, eta “Luz Barroca” izeneko CD bat grabatu du harekin, tartean lan barrokoak eta garaikideak  dituena.

José Gallego pianistarekin ere bikotea osatu izan du, eta XX. eta XXI. mendeko konpositore espainiarrek tronpetarentzat egindako errepertorio handiena berreskuratu eta grabatu dute batera. Bi disko editatu ditu, “Siglo XX Español” eta “Gestas de un Don Nadie”.

Bere azkeneko lanean, Juan J. Colomer-en tronpetarentzako eta orkestrarentzako “Viñetas Sinfónicas” obra grabatu du Ciudad de Granada orkestrarekin batera eta José Luis Estellés-en zuzendaritzapean. “Naturaleza Humana” izeneko diskoaren barruan kokatzen da lan hori eta Colomer-en metalentzako eta orkestrarentzako lan osoa hartzen du barne.

Orquesta de Cadaqués-eko kidea da eta ospe handiko orkestrekin lan egiten du lehenengo tronpeta-jotzaile moduan, hala nola Mahler Chamber Orchestra, Amsterdameko Royal Concertgebouw eta Les Dissonances.

Egun, 2003. urtetik hasita, Donostian dagoen Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko (Musikene) tronpeta irakaslea da, eta lan hori bakarlari moduan egiten duen interpretazio-lanarekin uztartzen du.

Luis Gonzálezek soilik Stomvi (Valentzia) tronpetak jotzen ditu.

X