Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Karsten Dobers

Karsten Dobers

Hannover hirian jaioa, Franz Beyer izan zuen maisu Municheko Musikhochschulen eta Siegfried Führlinger berriz Vienakoan. Orkestra ibilbidea Munichen hasi zuen Leonard Bernstein eta Sergiu Celibidacheren eskutik. Vienako Orkestra Filarmonikoarekin aritu zen elkarlanean, Vienako Irratiaren Orkestrako kide izan zen eta, beranduago, Euskadiko Orkestra Sinfonikoan biola bakarlari. Frantzia, Belgika eta Espainiako orkestratan aritzen da biola bakarlari gonbidatu modura. Vienan bizi izan zen zortzi urteetan zehar Vienako Operaren ganbera musikaren elkarteko kide eta Alt-Wien Laukotearen kide izan zen. Hari laukotearen zale amorratua, 2003an Novalis-Quartett sortu zuen Munichen eta 2009an Isasi Quartet, beronekin Naxos zigiluarentzat Andrés Isasiren hari laukoteen integrala grabatuz. Talde horrekin ari da gaur egun laugarren diskoa prestatzen, Municheko Bayerische Rundfunkekin. Pavel Vernikov, Philippe Graffin, Jérôme Pernôo, Roland Daugareil, Valery Oistrakh, Christoph Henckel, Pascal Devoyon, Yuzuko Hirigome, Daniel Grosgurin, José Lluis Estellés, Enric Lluna bezalako musikari entzutetsuekin jo du, eta Ebène, Danel, Klangforum Wien eta Ensemble Modern Frankfurt taldeekin, besteak beste. Europan eta Amerikan eskola magistralak emateko gonbidatzen dute.

www.karstendobers.com

X