Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Juanan Ros

Juanan Ros

EHUko Elektronikako Ingeniari Teknikoa da, Soinu Ingeniari Teknikoa eta Musika Ekoizlea.

Soinu-instalazioaren eta soinu-grabaketaren alor guztietan esperientzia zabala dauka (estudioan, telebistan, antzerkian, zuzeneko soinuan).

Hogeita bost urte baino gehiago daramatza hainbat grabazio-estudiotan konpositore, artista, ekoizpen-enpresa eta erakunde ugarirentzat lanean.

Soinuaren kalitatearen eta teknologia-berrikuntzaren muga berrien etengabeko bilaketak musika akustikoan eta orkestra-musikan espezializatzera eraman du. Zinemarako soinu-banden, musika klasikoaren eta jazzaren grabazioan eta ekoizpenean aditua da.

Munduko orkestra nagusi askorentzat grabazio profesionalak egin ditu (SIF 309, London Session Orchestra edo Moscow Sinphony Orchestra ) eta Deyan Pavlov, Lutz Kohler, Juanjo Mena, Claudio Ianni edota Arturo Tamayo zuzendari entzutetsuekin egin du lan.

Bere ibilbide profesionalean zehar, Juanan Rosek ehunka disko grabatu ditu, eta honako artista hauekin lan egin du, batzuk aipatzearren:

  • Emerson Quartet.
  • Kuraia Enemble.
  • Simone Movio.
  • Cristophe Desjardins.
  • Ensemble Recherche.
  • DK Project.
  • Neue Vocalsolisten.

Erakunde ugarirentzat ere lan egin ohi du:

  • Euskadiko Orkestra.
  • ORCAM.
  • Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa.
  • Bartzelonako Banda.
  • Gasteizko Banda.
  • Easo Abesbatza.
  • Donostiako Orfeoia.
  • BBVA Fundazioa.
  • EITB.
X