Josu Okiñena Unanue
Valladolideko Unibertsitatean Doktore, lehenengo piano eta ganbera musika saria lortu zuen Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan.
Josu Okiñenak bere lan jarduera irakaskuntzari eta interpretazioari eman dio, transdisziplinako ikuspuntutik egiten duen jarduera zientifiko bat dela oinarri hartuz. Lehenengo piano eta ganbera musika saria jaso zuen Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan, karrera amaierako ohorezko saria Madrilgo Musika Errege Kontserbatorioan eta Andrés Segovia eta José Miguel Ruiz Morales saria espainiar musika interpretazioari, Konpostelan. Félix Lavillarekin ikasi zuen Julliar School of Music ikastegian, Maria Curciorekin trebatzen jarraitzeko. Félix Lavillaren ahots eta pianoarentzat integrala grabatu du Cecilia Lavilla Berganzarekin, eta Aita Donostiaren ahots eta pianoarentzat obra osoa Almudena Ortegarekin, Warnen Classic etxeak editatua. Euskal Herriko Unibertsitatearen ikerketa saria jaso zuen Aita Donostiaren inguruan egindako lanagatik. 2013an Aita Donostiaren pianoarentzat konposizioekin CDa kaleratu zuen Sony Classical etxearekin, eta oraintsu Erik Satie autorearen pianorako obren hautaketa bat ere grabatu berri du etxe horrentzat. Gaur egun Mexikoko Errege Unibertsitatearen ikerketa egitasmo batean murgildurik dago.