José María Bretos
José María Bretos Linaza (Algorta [Bizkaia], 1968) Zientzia Fisikoetan Doktore da Euskal Herriko Unibertsitatean. Musika Akustika eta Organologia irakasle da Musikenen, eta lehenago Nafarroako Unibertsitate Publikoko Fisika Departamentuko kide izan da. Ikerketa jarduera Musika Akustikaren esparruan hasi zuen xilofonoren eta biolinaren kutxa harmonikoaren osagaien bibrazioak kalkulu numerikoaren bitartez ikertuz. Musika Akustikaren esparruan beste ildo batzuk ere landu izan ditu, hala nola bibratoaren azterketa sopranoetan, Estokolmoko Royal institute of Technology erakundearekin batera, edo instrumentuaren hastapenetan biolinean ikasleen afinazioa, Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitatearekin elkarlanean. Bere ikerlanen emaitza aldizkari espezializatu hainbatetan ikus daiteke (2003-08).