Itziar Larrinaga Cuadra
Historia eta Musikaren Zientzietan Doktore Oviedoko Unibertsitatean, Donostiako Orfeoia-EHU saria jaso zuen 2009an. Egitasmo editorial handiekin aritzen da elkar lanean, hala nola The New Grove Dictionary of Music, Die Musik in Geschichte und Gegenwart, Encyclopaedia of Romantic Nationalism y Auñamendi-Euskal Entziklopedia. Arestiko argitalpenen artean aipatzekoak dira Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras (Eresbil, 2013) eta “Dura lex: sed lex…” kapitulua, Music and Francoism (Breepols, 2013) liburuan argitaratua. Euskal musika ondarea sustatzen eta ikertzen laguntzen du erakunde eta medio ezberdinekin, bereziki Musikaren Euskal Artxiboarekin. Elkar lanean aritzen da Tritó argitaletxearekin Francisco Escuderoren obren edizioan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kontzertuen aurreko hitzaldiak egiten eta Gernika operaren (Decca, 2008) grabazioan, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin Euskal Herriko Unibertsitatearen Musika Gelaren bitartez. Eusko Ikaskuntzako Musika Atalaren Lehendakari izan da eta Musiker ikerketa aldizkariaren zuzendari. Irakasle eta ikerketa koordinatzaile de Musikenen.