Anne Landa
Anne Landa Amsterdameko Techniek Centrum erakundean hezi zen Alexander Teknika irakasle gisa (1997-2001). Society of Teachers of the Alexander Technique elkarteko kidea da (STAT, Londres).
Gero, goi-mailako akordeoi-titulua eskuratu zuen (urrezko domina eman zioten aho batez) Grenobleko Kontserbatorio Nazionalean (Frantzia).
Alexander Teknika ikastaroak eskaini ditu hainbat erakundetan, hala nola Alcalá de Henaresko Unibertsitateko Musika Gelan, Loewe Fundazioan (Piano topaketak), Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Biarritzeko Balet Gaztean, Spanish Brass Luur Metalls-en, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan, Espainiako hainbat kontserbatorio eta musika-eskoletan (Madril, A Coruña, Bilbo, Donostia, Burgos, eta abar) eta Erromako Santa Cecilia kontserbatorioan.
Akordeoilari modura areto eta jaialdi askotan eskaini ditu kontzertuak, besteak beste: Teatro dell´Opera (Erroma), Festival di Novurgia (Milan), Granadako Musika eta Dantza Jaialdia, CDN (María Guerrero Antzokia, Madril) Gaudeamus Fondation (Amsterdam), Bilboko Musika Berrien Jaialdia, Orff Zentrum (Munich),
Teatro Rossini (Pesaro), Parisko Siutzar Akademia, Palazzo delle Esposizioni (Erroma), eta abar.
2017an E. Mendoza-ren La Ciudad de las Mentiras operaren estreinaldian akordeoi bakarlaria izan zen Madrilgo Errege Antzokian, Carmen pertsonaiaren paperean.
2002. urtetik Alexander Teknika irakasten die Musikeneko jazz saileko ikasleei.