Agustin Arrazola
Arte Dramatikoko ikasketak egin zituen
Eusko Jaurlaritzaren Antzerti zentroan.
Irakasle ugarirekin eta herrialde ugaritan interpretazio-ikastaroak, mugimendu-ikastaroak, pantomima, clown, commedia dell’arte.
-Donostiako Arte Eszenikoen Tailerraren (1995) sortzailea eta sustatzailea da; 7 urte aritu zen bertan interpretazio-klaseak ematen.
-2002. urtetik interpretazio dramatikoko klaseak ematen ditu MUSIKENEn, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian.
Antzerki-muntaietan, zinean eta telebistan parte hartu du, Donostiako, Bilboko eta Madrilgo konpainietan eta produkzioetan; nola aktore hala ekoizle gisa.
Musikeneko ikasleekin musika-muntaiak zuzendu ditu, ikastegitik kanpo erakusteko.
Haur eta gazte abesbatzekin lan egin du mugimendu eszenikoari dagokionean.
Antzezlan ugari idatzi ditu arte dramatikoko ikasleek interpretatu ditzaten, eta baita musikaletako testuak ere.