Julio, 2026
25jul21:00KONTZERTUA MUSIKENE BIG BAND + Charles Tolliverjazzaldia

Detalles del evento
Charles Tolliver Africa/Brass Celebrating Coltrane's Centennial Charles Tolliver (tronpeta, zuzendaritza), Camille Thurman (saxo tenorra, ahotsa), Darrell Green (bateria), Antonio Faraò (pianoa), Chris Dahlgren (kontrabaxua), Musikene Big Band Autodidakta, birtuosoa eta jazz afro-amerikarraren
more
Detalles del evento
Charles Tolliver Africa/Brass Celebrating Coltrane’s Centennial
Charles Tolliver (tronpeta, zuzendaritza), Camille Thurman (saxo tenorra, ahotsa), Darrell Green (bateria), Antonio Faraò (pianoa), Chris Dahlgren (kontrabaxua), Musikene Big Band
Autodidakta, birtuosoa eta jazz afro-amerikarraren funtsarekin sakonean konprometitua, Charles Tolliver gure aroko tronpeta-jotzaile, konpositore eta moldatzailerik handienetako bat da, sei hamarkadatik gorako ibilbidean John Coltraneren herentziari eta haren Africa/Brass (1961) diskoaren soinuari eusten jakin duen musikaria.
60ko hamarkadan, Tolliverrek musikari gogoangarriekin lan egin zuen, hala nola Jackie McLean, Art Blakey eta Sonny Rollinsekin. Halaber, Gerald Wilsonen orkestran jo zuen Roy Ayersekin batera, eta Max Roachen boskoteko kidea izan zen. Harekin, Members Don’t Get Weary (1968) diskoa grabatu zuen. Ondoren, Music Inc. laukotea sortu zuen Stanley Cowellekin batera, eta harekin, halaber, Strata-East Records sortu zuen, jazzaren historian eraginik handiena izan duten konpainia independenteetako bat, post-bop izenekoaren eta 70eko hamarkadako abangoardiaren bereizgarria.
Sortzeko duen independentzia-espirituari jarraikiz, Tolliverrek ibilbide luzea egin du talde handien buru gisa, energia, sofistikazioa eta arriskua uztartuz. Jazzeko big band onenaren Grammy saria jasotzeko izendatu zuten With Love (2007) diskoa eta Emperor March: Live at the Blue Note (2009) izenekoa Tolliverrek orkestra-lengoaian duen erabateko nagusitasuna berresten duten bi lan dira.
2026. urtean, John Coltranek 100 urte beteko zituzkeen, eta horren oroitzapena egiteko, Tolliverrek Africa/Brass (1961) birformulatu eta berrinterpretatu du. Disko hori jazzaren historiako musikaririk onenetako baten maisulanetako bat da. Tolliverrekin batera, 4 musikari bikain eta big band bat arituko dira: Camille Thurman saxofoi-jotzaile eta kantari bikaina, Darrell Green bateria-jotzailea, indar handikoa, Antonio Faraó piano-jotzailea eta haren birtuosismoa eta gainezka egiten duen sormena, Chris Dahlgren kontrabaxu-jotzailearen sakontasuna eta adierazkortasuna, eta Musikene Big Band izenekoa osatzen duten etorkizun handiko ikasleen energia eta egiten jakitea.
Jazz garaikideko etorkizun-senik handienekoen artean dagoen eta John Coltraneri omenaldia egingo dion musikari batez gozatzeko aukera paregabea. Kontzertu aparta eta errepikaezina.
- Informazio gehiago hemen

Horarios
(Sábado) 21:00
Ubicación
Musikene