MAGADIS TRIO
FRÉDÉRIQUE CAMBRELING, harpa
LAURENCE BANCAUD, harpa
ELODIE REIBAUD, harpa
TIÊT TÔN–THÂT: Hoang Dziep (2012)
FELIX IBARRONDO: Nireak (1997)
NURIA GIMÉNEZ-COMAS: Désir d’étoiles II (2026)
GABRIEL ERKOREKA: Kora (2025)
HÉLÈNE BRESCHAND: Derrière les paupières, l’azur…
ZURIÑE F. GERENABARRENA: Lamiak (2025)
Interpreteen oharra:
Hiru musikari hauen jakin-min aseezinaz elikatzen den Trio Magadis taldea 2023an sortu zen: batetik, jotzeko modu berriak sortzeko eta bilatzeko jakin-minak, eta, bestetik, musikaren ezagutza, instrumentuen menderatzea eta norberaren esperientziak ematen diote zentzua proiektu honi. Lan-dinamika honetatik soinu unibertso zabala esploratzen duten lanak sortu dira, dimentsio poetikoa eta keinuaren lanketa bateratzen dituztenak. Zuriñe F. Gerenabarrenaren, Nuria Giménez-Comasen, Gabriel Erkorekaren eta Hélène Breschanden lan berriekin osatutako kontzertu honek soinu-bidaia zabal eta aberatsa ikertzen du, arpa batetik hiruraino sortzen diren aukera guztiak erabiliz.
Musikagileak-ek antolatua
Musikenerekin lankidetzan