Jarrai Gaitzazu

Chaya Czernowin-ekin mahai-ingurua

22nov18:00Chaya Czernowin-ekin mahai-inguruaKONPOSITORE HANDIAK GERTUTIK Zikloa

Detalles del evento

Julia Wesely-ren argazkia

 

Chaya Czernowin konpositorea dugu aurten,“KONPOSITORE HANDIAK GERTUTIK” zikloan.

Musikenek DSS2016 hiriburutzaren laguntzarekin azken hamarkadetako konpositore garrantzitsuenak modu ludiko eta atseginean jendeari hurbiltzeko helburuz antolatzen duen zikloa da.

Proiektuari esker ikusleek sortzaileak aurrez aurre ezagutzen dituzte, beren musikaz hitz egiten duten adituen solasaldietara joateko aukera izaten dute, eta kontzertu bat izaten dute entzungai. Zikloa Helmut Lachenmann musikagile alemaniarraren bisitarekin hasi zen 2016an, eta nazioartean ospetsuak diren Peter Eötvös, Pascal Dusapin, Kaija Saariaho,Toshio Hosokawa eta George Benjamin bezalakoekin jarraitu du. Aurten ere proposamenarekin aurrera jarraituko dugu, Czernowin maisua Donostiara hurbilduz.

 

Sarrera librea eta doakoa lekua bete arte

Horarios

22 Noviembre, 2025 18:00(GMT+00:00)

Ubicación

Musikene

Otros eventos