Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  AHOZKO ERREPERTORIOAN SAKONTZEA (ABESLARI BAKARLARIAK EDO PIANO-KANTUA BIKOTEAK)

AHOZKO ERREPERTORIOAN SAKONTZEA (ABESLARI BAKARLARIAK EDO PIANO-KANTUA BIKOTEAK)

IRAKASLEA: MACIEJ PIKULSKI

Maciej Pikulskik kontzertuak eman ditu bost kontinenteetako 300dik gora aretotan, bakarlari, ganbera musikari edo nazioarteko ospea duten abeslarien laguntzaile modura.

Bere ibilbidean profesionalean Renée Fleming, Natalie Dessay, Diana Damrau, Thomas Hampson, María Bayo, Felicity Lott, José van Dam, Luca Pisaroni, Patricia Petibon, Sumi Jo edo Anna Caterina Antonacci bezalako abeslarien laguntzaile izan da.

Hirutan egin ditu kontzertuak New Yorkeko Carnegie Hall aretoan, Parisko Pleyel aretoan eta Londongo Barbican Hall aretoan, eta hamar CD grabatu ditu.

Bakarlari modura errepertorioaren kontzertu handiak interpretatu ditu Frantziako, Britania Handiko, Belgikako, Errumaniako, Italiako, Poloniako eta Brasilgo orkestrekin.

Nazioarteko prentsak bere gaitasuna goraipatu izan du, bereziki azpimarratuz bere “sentikortasun poetikoa” (Globe and Maila, Toronto), “teknika boteretsua” (New Yor Times), “musikari nabarmena” (Le Figaro) eta “pianista bikaina” (Corriere de la Sera) bezalakoak.

Azalpena

Ibilbide liriko profesionalerako prestakuntza nahi duten abeslarientzat lan zehatza, adibidez agente edo orkestra zuzendarien aurrean entzunaldiak prestatzeko, edo Opera eta Zarzueletarako rol edo pertsonaiak prestatzeko, lied emanaldiak ahaztu gabe.

Ikasleek banaka lan egingo dute Maciej Pikulski irakaslearekin hainbat ataletan hobetzeko helburuz, hala nola interpretazioan, estiloan, ñabardura psikologiko ezberdinak bilatzean, hizkuntzaren ahoskeran, eszenatokian egotean eta poesiak eta rol eszenikoak ezagutzean.

Espezializazio hau dagoeneko sortuak dauden piano/abeslari duoentzat ere bada, abesti espainiarra, frantsesa, alemaniarra, ingelesa, italiarra eta errusiarraren errepertorioa sakon landu nahi dutenak. Izen emate bakarrarekin aritu daitezke biak. Pianistek teknikari, musika interpretazioari eta abeslariaren malgutasun eta entzute teknika guztiei buruzko aholkuak jasoko dituzte.

Kontzertu bat edo gehiago antola daitezke ikasleak jendaurrean emanaldiak egiteko ohitura har dezan.

Egutegia

20 eskola ordu, ikasturtean zehar banatuak.

Ordutegia irakasleak eta ikasleak adostuko dute bien eta Ikastegiaren aukerak kontutan izanda.

Eskolak eta entzunaldia prestatzeko norberak ikasten eman beharreko orduak: 100

Prezioa

– Abeslari bakarlaria: 2.650 €

– Piano-kantua duoa: 2.650 € (1.325 € interpretatzaile bakoitzak)

X