Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  HARPAN ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA: LEHIAKETAK EGITEKO PRESTAKUNTZA

HARPAN ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA: LEHIAKETAK EGITEKO PRESTAKUNTZA

IRAKASLEA: CHRISTINE ICART

Lehenengo Harpa saria Parisko Kontserbatorio Nazionalean. Christine Icart oso saritua izan da nazioarteko lehiaketatan: lehengo saria Lily Laskine nazioarteko lehiaketan, lehengo saria Luisa Charpentier nazioarteko lehiaketan, Fundación para la Vocación erakundearen saria, Spédidam saria, Natexis-banque Fundazioak saritua.

Gaveau, Pleyel, Radio Francia, Champs Elysée Antzokia bezalako aretoetan jo du. Atzerrian ere egin ditu kontzertuak.

Rueil Malmaison Eskualdeko Kontserbatorioan Harpa eskolak ematen ditu, eta epaimahaietan parte hartzeko gonbidatzen dute maiz. 2011eko urritik aurrera Harpa irakasle da Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, “Musikenen”.

Azalpena

Orkestra lehiaketetan gehien eskatzen den bakarlari errepertorioa.

Ikastaroaren helburua kontzertu, lehiaketa edo edozein musika emanaldirako ikasleari interesatzen zaion errepertorioa prestatzea da.

Eskolak bakarka emango dira.

Ikasleak hogei eskola ordu jasoko ditu (bi orduko bost saio edo lau orduko bost saio). Saio horietan musika ulermena eta estiloa, instrumentuaren teknika eta ikasteko metodoa landuko dira, ikasleari behar duen errefortzua emango zaio besteak beste sinesgarritasuna, konzentrazioa, soinuaren proiekzioa eta bere gaitasunetan konfiantza indartzeko.

Egutegia

Eskolen egunak irakasleak eta ikasleak adostuko dituzte, beraien eta ikastegiak ematen dituen aukeren arabera.

Prezioa: 2500€

X