Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  FLAUTA ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

IRAKASLEA: BRUNO CLAVERIE

1986an Michel Debost eta Christian Lardé-ren eskoletan sartu zen Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean, hiru urte beranduago Flauta eta Ganbera Musika Lehenengo Saria lortuz, biak aho batez. Jean-Pierre Rampal, Alain Marion, Patrick Gallois eta Aurèle Nicolet bezalakoekin hobekuntza ikasketak egin zituen eta Pierre-Yves Artaud-ekin musika pedagogia ikasketak.

Orchestre des Jeunes de la Méditerranée eta Schleswig-Holstein Festival Orchestra bezalakoen kide izan da Leonard Bernsteinen zuzendaritzapean eta talde askorekin aritu da Europa, Amerika eta Asian.

Radio France, Montecarlo, Bilbo eta Montpellier-ko Orkestra Filarmonikekin aritzen da eta bakarlari modura ere aritzen da, aipagarri izanik Tomás Aragüés-en Tria ab uno flauta eta orkestrarentzat obraren estreinaldia Musikaste Jaialdian, Cimarosaren Kontzertu bikoitza interpretatzea eta Mozarten Kontzertuak  Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. 1989. urtetik flautista bakarlari da Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta 2002. urtetik Musikenen irakasle (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia). Hobekuntza ikastaroak ematen ditu hainbat kontserbatoriotan.

Azalpena

Goi mailako titulua izanik instrumentuan heziketa hobetu nahi duen flautista orori zuzentzen zaio ikastaro hau, nazioarteko lehiaketak, kontserbatorioetarako oposaketak eta orkestra probak prestatzeko helburuz, edo esparru profesionalaren eskakizunei erantzuna emateko.

Hori dela eta, ikastaroari ikuspegi ezberdinetatik heltzeko aukera dago:

  • Alde batetik, errepertorioaren obra nagusien ezagutza zabaldu eta sakontzea, bai estiloari eta bai teknikari dagokionez.
  • Bestalde, lana zehazki orkestra proba batzuetarako prestatzeari zuzentzea (normalean eskatzen diren kontzertuen errepertorioa hobetzea eta errepertorio sinfonikoaren orkestra pasarte nagusietan sakontzea).
  • Instrumentu kideak ere landu ahal izango dira: piccolo eta sol flauta.
  • Lan egitasmo ezberdin eta oso pertsonalizatua adosteko aukera ere izango da, “nahieran”, bakoitzaren beharrei moldatua (jardunik gabeko sasoi baten ondoren ikasketak berreskuratzen diren kasuan, adibidez)

Arreta berezia emango zaie ikasketa metodoei eta proben dimentsio psikologiari, erlaxaziorako eta prestakuntza mentalerako teknikak eskainiz.

Ikastaroaren edukia ikaslearekin adostuko da, bere helburu eta asmoak kontutan izanda. Hala nahi izanez gero, ikuspuntu ezberdinak bateratu ahal izango dira.

Gainera, ikasle bakoitzak urtean zehar landutako errepertorioa entzunaldi publiko ezberdinetan interpretatzeko aukera izango du.

Matrikula egin eta hala nahi dutenek Musikeneko Orkestran edo ikastegiko beste instrumentu taldeetan parte hartu ahal izango dute, bai eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (EOS) eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) sinatutako hitzarmenetan, horien baitan Musikeneko ikasleek abonuko egitarau batzuetan parte hartzen baitute. Aukera hauek egitarauak, kasu bakoitzean eskatzen diren plantilak eta eskura dauden plazen arabera mugatuko dira.

Egutegia

Ikastaroak guztira 20 ordu izango ditu (20 flauta ordu bakarka, edo 18 ordu flauta ordu bakarka gehi 2 ordu errepertorio pianistarekin hautatutako ikuspuntuari jarraiki)

Eskolen datak irakasle eta ikaslearen artean adostuko dira, bien eta ikastegiaren aukeren arabera. ­­

Norberak ikasi beharreko ordu kopurua gutxi gora behera: 150

Prezioa: 2.650€

X