Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  XX. MENDEKO BIOLA ERREPERTORIOAN ESPEZIALIZAZIOA. OBRA ETA MOLDAKETA HANDIAK.

XX. MENDEKO BIOLA ERREPERTORIOAN ESPEZIALIZAZIOA. OBRA ETA MOLDAKETA HANDIAK.

IRAKASLEA: NATALIA TCHITCH

Azalpena

Ikastaro honetan XX. mendeko biola errepertorioa landuko da, azpimarratuz bai P. Hindemith, B. Bartok, B. Martinu, edo D. Schostakovichen obrak, bai eta hurbilagoko konpositoreen obrak ere (Ligeti, Berio, Zimmerman, Penderecki, bestak beste). Ez ditugu ahaztuko beste instrumentuentzat idatziak izan arren biolari moldatu zaizkion obrak.

Ikasleari XX. mendearen hasierako obra bat eta obra garaikide bat aukeratzea proposatuko zaio, interpretazio lanarekin batera mendean zehar konposizio hauen musika hizkuntzak izan duen garapenaren analisia ere egiteko.

Osagarri modura joan den mendeko orkestrarako obra handien zatiak lantzeko espazioa ere utziko da, eta egungo konpositoreek erabiltzen dituzten teknika instrumental berrien analisia ere egingo da.

Egutegia

Eskolak banakakoak izango dira, hilean behin emango dira eta bi orduko iraupena izango dute. Hala ere badago aukera hilean bi eskola izateko, ordu betekoa bakoitza.

Ikastaroaren amaieran entzunaldia egingo da.

Guztira ordu kopurua: 20 ordu (15 instrumentuarekin eta 5 pianista laguntzailearekin)

Prezioa: 2650€

X