BIOLONTXELO JOTZAILEENTZAT ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA
IRAKASLEA: DAMIÁN MARTÍNEZ MARCO
Azalpena
– Musika goi mailako ikasketak amaitu dituzten biolontxelo jotzaileei zuzendua.
– Lehiaketa, kontzertu edo beste herrialdetako masterretara sarrera probak prestatzeko.
– Nork bere kasa ikasteko gaitasuna garatzeko, ikasle bakoitzari egokitutako lan sistema sortuz.
– Ikasle bakoitzaren helburu zehatzak lortzeko egitasmoa egin eta adostuko dute irakasleak eta ikasleak.
Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.
Egutegia
Ikastaroak 20 eskola ordu ditu. Banakako 17 biolontxelo eskola ordu antolatuko dira, eta 3 eskola ordu pianoarekin errepertorio irakaslearekin.
Datak irakasle eta ikaslearen artean adostuko dira ikastaro hasieran.