Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  HARPAN ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA: LEHIAKETAK EGITEKO PRESTAKUNTZA

HARPAN ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA: LEHIAKETAK EGITEKO PRESTAKUNTZA

IRAKASLEA: CHRISTINE ICART

Lehenengo Harpa saria Parisko Kontserbatorio Nazionalean. Christine Icart oso saritua izan da nazioarteko lehiaketatan: lehengo saria Lily Laskine nazioarteko lehiaketan, lehengo saria Luisa Charpentier nazioarteko lehiaketan, Fundación para la Vocación erakundearen saria, Spédidam saria, Natexis-banque Fundazioak saritua.

Gaveau, Pleyel, Radio Francia, Champs Elysée Antzokia bezalako aretoetan jo du. Atzerrian ere egin ditu kontzertuak.

Rueil Malmaison Eskualdeko Kontserbatorioan Harpa eskolak ematen ditu, eta epaimahaietan parte hartzeko gonbidatzen dute maiz. 2011eko urritik aurrera Harpa irakasle da Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, “Musikenen”.

Azalpena

Orkestra lehiaketetan gehien eskatzen den bakarlari errepertorioa.

Ikastaroaren helburua kontzertu, lehiaketa edo edozein musika emanaldirako ikasleari interesatzen zaion errepertorioa prestatzea da.

Eskolak bakarka emango dira.

Ikasleak hogei eskola ordu jasoko ditu (bi orduko bost saio edo lau orduko bost saio). Saio horietan musika ulermena eta estiloa, instrumentuaren teknika eta ikasteko metodoa landuko dira, ikasleari behar duen errefortzua emango zaio besteak beste sinesgarritasuna, konzentrazioa, soinuaren proiekzioa eta bere gaitasunetan konfiantza indartzeko.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.

Egutegia

Ikasleak banakako hogei eskola-ordu jasoko ditu (bi orduko hamar saio edo lau orduko bost saio). Zenbait alderdi landuko dira, musika ulermena eta estiloarekin, instrumentuaren teknikarekin eta ikasteko metodoarekin zerikusia dutenak. Ikasleak behar duen errefortzua ere landuko da, besteak beste erraztasunari, kontzentrazioari, soinuaren proiekzioari edo bere gaitasunetan konfiantzari dagokionez.

Eskolen egunak irakasleak eta ikasleak adostuko dituzte, beraien eta ikastegiak ematen dituen aukeren arabera.

Prezioa: 2650€

X