Jarrai Gaitzazu

Home  /  Andrzej Olejniczak

Andrzej Olejniczak

Saxofoi jotzailea, musikagilea, hezitzailea. Poloniako Lodz Goi Mailako Musika Akademian musika klasikoan lizentziatua, klarinete espezialitatean. Bere jarduera nagusia jazz musika da, baina klasikoa eta popa ere interpretatzen ditu.

70 bat disko ditu grabatuak lider eta sideman gisa. Munduko jazz jaialdi nagusietan jo du: Montreal, Quito, Donostia, Varsovia, Frankfurt, San Remo, Kuwait, besteak baste.

Bakarlari gisa aritu izan da Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Olsztyngo Orkestra Sinfonikoarekin, Madrilgo Santa Cecilia Orkestra Klasikoarekin, eta Varsoviako Poloniar Irratiko Orkestrarekin.

Polonian 70 eta 80ko hamarkadetako jazz talde garrantzitsuenetako kide izan zen, hala nola Extra Ball, Sun Ship eta String Connection.

1984tik Bilbon bizi da, bertan Tete Montoliú jazz pianista handiarekin lan egin zuelarik Europako areto nagusietan.

1988. urtean Gerry Mulliganen International Big Bandaren kide izan zen. 2005ean 14 kontzertuko bira egin zuen Randy Brecker Groupekin.

Espainiako poparen talde esanguratsuenetako batzuekin jo eta grabatu du, hala nola Mecano, Orquesa Mondragón, Manzanita, edo Itoiz.

2017an Chick Corea Triorekin (Corea, Gómez, Blade) eta Poloniako Irrati Nazionalaren Orkestra Sinfonikoarekin aritu zen. Urte horretan bertan Hamburgoko NDR Big Bandarekin ere lan egin zuen.

2021eko udan kontzertuak egin zituen Errusian, Mosku, San Petesburgo eta Sochin, Andrzej Olejniczak Quartet taldearekin.

2017an jaioterri duen Zdunska Wolako kulturaren enbaxadore izendatu zuten.

X