Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Lorenzo Ferrándiz

Lorenzo Ferrándiz

Lorenzo Ferrándizek perkusioko eta musikako ikasketak egin zituen Alacanten eta Amsterdamen, nota gorenak lortuz.

Amsterdameko Perkusio Taldeko kide izan zen. “Elements” izeneko bere perkusio duoarekin kontzertuak eta eskola magistralak eman zituen Europako hiri handietan eta nazioarteko sariak eskuratu zituen, besteak beste, “Ady Mootz”, “Honnert.7” eta 1998. urtean Luxemburgoko Nazioarteko Perkusio Lehiaketako 2. saria.

1998tik 2008ra bitartean Amsterdameko Kontserbatorioko irakasle izan zen, eta 2002. urtetik 2013. urtera  Aragoiko Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan Perkusio-katedra izan zuen. Gazte-orkestra nagusietan eta nazioarteko ikastaro askotan irakasle gonbidatua ere izan da.

  1. urtetik Amsterdameko Royal Concertgebouw Orchestra-rekin lan egin ohi du, eta 2005. urtetik delako orkestraren perkusionista gonbidatu nagusia da.

Gaur egun, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko (MUSIKENE) irakaslea da, eta XX. eta XXI. mendeko musikan espezializatutako Esmuc Ensemblearen zuzendaritzaz ere arduratzen da bertan.

Zuzendari gisa orkestra ugari zuzendu ditu (Extremadurakoa, Kordobakoa, Kataluniako Filarmonikoa eta ESMUCeko Orkestra Sinfonikoa) eta CrossingLines (Bartzelona) musika-taldeko eta New Babylon (Bremen) ensembleko zuzendari gonbidatu nagusia da, horiekin lan asko estreinatu dituelarik.

X